Biosistemak

Europako Gatekeeper proiektuaren bigarren osoko biltzarra

By |2020-09-03T08:15:24+01:0028 July 2020|

Biltzarra maiatzaren 26an eta 27an egin da, online, COVID-19aren ondorioz europar herrialdeetan ezarritako desplazamendurako murrizketak direla eta.  Gatekeeper-ek plataforma irekia sortu nahi du, estandarretan oinarrituta, elkarrekiko eragingarria eta segurua irtenbide berritzaileak eta osasun digitaleko zerbitzu anitz eskaintzeko, gaixotasunen identifikazio goiztiarra identifikatu eta gaixotasunak hobeto tratatzeko. Helburua adin nagusikoei bizitza independentea eta osasuntsuagoa ziurtatzea da. Teknologia [...]

Gatekeeper proiektu europarrak lehen tailer teknikoa egin du partzuergoko kideekin

By |2020-04-02T16:36:52+01:0030 March 2020|

Bilera otsailaren 26tik 28ra egin da, Milton Keynesen (Ingalaterra), eta online, COVID19k eragindako lekualdatze-arazoak direla eta, bertaratu ezin izan diren kideentzat. Hainbat saio paralelotan egituratu da tailerra, eta plataformaren garapenarekin, pilotuen diseinuarekin eta Gatekeeper soluzioa merkatuari bultzatzearekin lotutako alderdiak eta gaiak landu dira. Gatekeeper-en helburu nagusia da irtenbide digitalak sortzea adineko pazienteetan diagnostiko goiztiarra egiteko [...]

Bilbok UPRIGHT proiektuaren laugarren osoko biltzarra jaso du

By |2020-03-16T12:10:08+01:0016 March 2020|

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-k (BEC) , Kronikguneren egoitzak, proiektuko bederatzi bazkideen arteko topaketa jaso du otsailaren 4an eta 5ean. Batzarrak balio izan du azken hilabeteotako lan eta mugarriak berrikusteko eta pilotu bakoitzak esku-hartzearekin bizitzen ari den esperientzia partekatzeko. UPRIGHT proiektuak («Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for [...]

Kronikgune celebra el primer FORO UPRIGHT de Euskadi para hacer una puesta en común de la intervención

By |2020-02-12T12:20:22+01:0027 January 2020|

El evento se ha celebrado el 16 de enero del 2020 en el Berritzegune Gasteiz. La primera sesión del foro se ha celebrado con el objetivo de reunir a los participantes en el proyecto e informarles sobre todas las actividades llevadas a cabo en Euskadi relacionadas con la intervención. El FORO UPRIGHT ha congregado a [...]

Kronikgune ADVANTAGE Baterako Ekintzaren amaierako hitzaldian izan da

By |2020-01-16T11:59:42+01:0013 December 2019|

Azaroaren 27an izan da ekitaldia, Bruselan. Hiru urtez, ADVANTAGE JA Baterako Ekintza (ingelesezko Joint Action) lanean aritu da esparru europar komun bat ezartzeko eta, haren bidez, hauskortasunaren erronkari aurre egiteko, adinekoen desgaitasunarekin erlazionatutako faktore nagusietako bat baita. Elkar ulertzeko esparru komun bat eraikita, ikuspegia berritu nahi da hauskortasun-egoeran geratzeko arriskuan dauden adinekoak kudeatzeko. Adinekoek desgaitasunik [...]

Kronikgunek Laguntzaren Kalitateari buruzko Espainiako Elkartearen XXXVII. Biltzarrean parte hartu du

By |2020-01-16T13:14:15+01:008 November 2019|

Urriaren 23tik 25era, AKEB - Asistentzia Kalitaterako euskal batzordeak antolatutako Biltzar Nazionala izan da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Aurtengo gaia «Osasun arloan balioa sortu: erronkak eta konpromisoak» izan da, eta hainbat arlotan dagoen lanerako grina ezagutarazi nahi izan da (laguntzaren kalitatea, hobetzeko prozesuak eta gaixoaren segurtasuna bermatzeko estrategiak), osasun-sistemak iraunkorrak, seguruak eta berritzaileak izan daitezen. [...]

Kronikgunek europar proiektu berri batean parte hartuko du: Gatekeeper

By |2020-01-16T13:01:17+01:008 November 2019|

Madrilen egin da proiektuari hasiera emateko bilera, urriaren 23tik 25era. Gatekeeper proiektuaren partzuergoa 13 estatu kidetako 43 bazkidek osatzen dute: enpresa teknologikoak, ikerketa-institutuak edo unibertsitateak, osasun-hornitzaileak eta berrikuntza teknologikoari buruzko Europako eta nazioarteko sareak. Kronikgunek, Osakidetzak eta Biocruces Bizkaiak ordezkatuko dute Euskadi. Horizon 2020 programak finantzatuko du azterlana; 42 hilabeteko iraupena izango du, eta guztira [...]

SCIROCCO Exchange proiektuak lehenengo batzar nagusia egin du

By |2020-01-16T13:59:15+01:0031 October 2019|

Urriaren 23an eta 24an izan da, Kôsicen (Eslovakia). SCIROCCO Exchange-ren helburua da osasun-agintariei eta gizarte-laguntzakoei beren osasun-sistemetan arreta integratua txertatzen eta ezagutarazten laguntzea. Europako bederatzi eskualdetako hamalau bazkidek osatzen dute haren partzuergoa (Alemania, Flandria, Euskadi, Eskozia, Eslovakia, Eslovenia, Vilnius, Polonia eta Puglia); tartean dira Kronikgune eta Osakidetza. Proiektuaren 32 hilabeteetan, eskualde bakoitzeko ebidentzian oinarrituta arreta [...]

UPRIGHT proiektuak BOOST proiektu europarra zabaltzeko ekitaldian hartu du parte

By |2020-01-16T14:09:08+01:0029 October 2019|

Urriaren 24an izan da ekitaldia, EUREGHA - European Regional and Local Health Authorities erakundearen bulegoan, Bruselan. Jardunaldiaren helburua izan da eskolen eta irakasleen laguntzarekin Europako haur eta gazteen gaitasun sozial eta emozionalak garatuta ongizatearen ekonomiaren alde nola egin eztabaidatzea. BOOSTek antolatu du ekitaldia, Horizon 2020 programak finantzatzen duen proiektuak (Horizon 2020 programak ere osasun mentalak [...]

ADVANTAGE JA ekintzako Espainiako bazkideen eta interes-taldeen arteko hirugarren topaketan izan da Kronikgune

By |2020-01-16T14:22:04+01:0015 October 2019|

Urriaren 1ean izan zen jardunaldia, Sevillako Cajasol fundazioan. ADVANTAGE JA baterako ekintzak (ingelesez, Joint Action-JA) hauskortasuna prebenitzea du helburu. Proiektua Espainiak koordinatzen du (hain zuzen ere, Madrilgo Osasun Zerbitzuaren Getafeko Unibertsitate Ospitalea), eta 34 erakundek hartzen dute parte hartan. Proiektuan, Europako esparru komun bat ezarri da hauskortasunaren arazoari aurre egiteko, hura baita adinekoen desgaitasunarekin erlazionatutako [...]