Biltzarra maiatzaren 26an eta 27an egin da, online, COVID-19aren ondorioz europar herrialdeetan ezarritako desplazamendurako murrizketak direla eta. 

Gatekeeper-ek plataforma irekia sortu nahi du, estandarretan oinarrituta, elkarrekiko eragingarria eta segurua irtenbide berritzaileak eta osasun digitaleko zerbitzu anitz eskaintzeko, gaixotasunen identifikazio goiztiarra identifikatu eta gaixotasunak hobeto tratatzeko. Helburua adin nagusikoei bizitza independentea eta osasuntsuagoa ziurtatzea da. Teknologia berriek, are zehatzago, Gauzen Internetak (”Intenet of Things – IoT“ ingelesez), Adimen Artifizialak eta Big Datak, eskaintzen dituzten ahalmenei onura ateraz, gaixotasunak eta ezintasunak detektatu nahi dira, sintomak hobeto ulertzeaz, diagnosi goiztiarra egiteaz eta jarraipen jarraitua eta pertsonalizatua egiteaz gain.

Bigarren biltzarrak Gatekeeper-en partzuergoa osatzen duten 13 Estatu Kideetako bazkideak bildu ditu. Plataformaren garapenean egindako aurrerapenak aurkezteaz gain, egindako atazak eta lortutako mugarriak berrikusi dira eta komunean jarri dira pilotuen esku-hartzeen diseinuaren bilakaerak.

Proiektuak iraun dituen lehenengo bederatzi hilabeteetan zehar egin diren jardueren artean Gatekeeper plataformaren garapenerako beharrezkoak diren arkitekturaren, osagaien eta zerbitzuen definizioa dago. Plataforma garatzeaz arduratu den taldeak bere arkitektura aurkeztu du “Gauzen Webean” (“Web of Things“- W3C) oinarritua, IoT teknologiek Web aplikazioetan barneratzearen eta orkestratzeko erronkei erantzuna emateko xedearekin. Aztertzen ari den gai bat pilotuen datuak plataforman nola gorde eta harekin nola trukatu da. Egun, pilotuek haien esku-hartzeak garatzeko jarraituko dituzten teknologien eta irtenbideen katalogoa definitzen ari dira, zeinak plataforman eskuragarri egongo diren osasun profesionalentzat, erabiltzaileentzat eta osasun hornitzaileentzat.

Pilotuek erabilera kasuen diseinuan egindako aurrerapenak, espero zituzten emaitzak, erabiliko diren teknologien identifikazioa, erabiltzaileak barneratzeko prozesua edo tokiko etika batzordeen onarpena lortzeko prozesua azaldu dituzte. Euskadi, Kronikgune, Osakidetza eta Biocruces Bizkaia ordezkariekin, da eskualde pilotuetako bat, eta bost erabilera-kasu landuko ditu. Kronikgune, Osakidetzarekin batera, da erabilera kasuetako biren arduraduna: lehena, pertsona adindunen bizimodu osasuntsuan eta deskonpentsazioen detekzio goiztiarrean oinarritua eta, bigarrena, gaitz anitzeko gaixo polimedikatuen kasuak lantzeari zuzendua, haiek tratamendua jarrai dezaten eta sendagaien ondoriozko efektu kaltegarriak saihesteari zuzendua. Erabilera bi kasu horiek “Adin Nagusikoen Arreta Planean” (PAM gaztelaniaz) delakoan, Osakidetzaren korporazio programa, alegia. Programaren helburu nagusia 70 urtetik gorako pertsonen osasun beharrak identifikatzea da, bai maila funtzionalaren identifikazioan, bai mota desberdinen kategorizazioan eta baita haien dimentsio anitzen balorazioan ere oinarritutako ikuspegi integralaren bitartez. Horri esker, helburu terapeutikoak eta arreta planak banaka zehaztu ahal izango dira.

Irtenbide teknologiko desberdinetan oinarritutako erabilera kasuen inpaktu sozioekonomikoaren analisia egiteko MAFEIP tresna erabiliko da, Open Evidence garatzailearena, zeina proiektuaren bazkideetako bat den.

Bukatzeko, “Open calls” deialdi irekietarako prozedura aurkeztu da zeinak martxan jarriko duen proiektua, batetik Gatekeeper katalogoa osatuko duten soluzioak, teknologiak eta zerbitzuak barneratzeko eta, bestetik, eskualde pilotu berriak barneratzeko. Deialdi horiei zuzendutako aurrekontu osoa 1.500.000 eurokoa izango da, eta lehenengo deialdia 2020ko irailaren aurretik irekitzea dago aurreikusita.

Proiektuari buruz gehiago eta nola doan jakin nahi izanez gero, sar zaitez bere web orri ofizialean: https://www.gatekeeper-project.eu/