Biosistemak

Europako Batzordeak bikaintasun-ziurtagiria eman dio Euskadiri, zahartze aktibo eta osasuntsuan lurralde-berrikuntza sustatzeagatik

By |2020-01-16T14:36:57+01:004 October 2019|

Ziurtagiri horren bidez, euskal erakundeek pertsonen beharrei erantzuteko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko koordinatuta eta norabide berean lan egitea saritu da. Europako Batzordeak kalifikazio gorena eman dio Euskadiri, lau izar, eta Bikaintasun-ziurtagiria, erreferentziako toki gisa (“Reference Site”), ereduzko lana egin duelako zahartze aktibo eta osasuntsuan lurralde-berrikuntza sustatzen, zahartuz doazen biztanleen bizi-kalitatea hobetzen, osasun-zerbitzuak eta gizarte-laguntzakoak hobetzen, [...]

C3-Cloud eta Scirocco Exchange proiektuak “Osasun digitala: aurrera egiteko erronkak” kongresuan aurkeztu dira.

By |2019-10-11T13:04:31+01:0024 September 2019|

Donostiako Miramar Jauregia izan da kongresu horren edizio berriaren eszenatokia, 2019ko irailaren 12an eta 13an. Osakidetzak eta UPV/EHUko Udako Ikastaroek antolatutako “Osasun digitala: aurrera egiteko erronkak” kongresuaren inaugurazioa Osasun sailburua den Nekane Murgak egin zuen. Kongresuaren gai nagusiak hauek izan dira: pertsonen arreta, datuen iraultza eta medikuntzaren irudiaren tratamenduaren aukera. Jorratu den beste gai bat [...]

UPRIGHT proiektuak Psikologiako IV. Biltzar Nazionalean hartu du parte

By |2020-01-16T14:46:31+01:0014 August 2019|

2019ko uztailaren 21etik 24ra, Gasteizen, Biltzar Nazionalaren laugarren edizioa izan da. Nekane Murgak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, inauguratu du Biltzarra. Aurten, lehen aldiz, Prebentzio Psikologikoari buruzko Nazioarteko Sinposioarekin batera antolatu da (“International Symposium on Psychological Prevention”). Lau egunetan, 1.500 pertsona baino gehiago elkartu dira “Nada de lo psicológico nos es ajeno” (Arazo psikologikoak guztionak dira) [...]

UPRIGHT partzuergoak bere hirugarren osoko biltzarra egin du

By |2019-10-02T10:18:24+01:004 July 2019|

Topaketari esker, orain arte egindako lanak aztertu ahal izan dira, eta datozen hilabeteetan gauzatuko diren ekintzen plan xehatua ezarri. beak Trondheimen (Norvegia), NTNUren egoitzan, egin da UPRIGHT proiektu europarraren hirugarren batzar nagusia. NTNU Partzuergoaren zazpi bazkideetako bat da. Ekainaren 25ean eta 26an, orain arte burututako zereginak eta izandako gertaera garrantzitsuak laburbildu dira, baita hurrengo urratsak [...]

Osakidetzak eta Kronikgunek balioan oinarritutako arretan aurrerapenak aurkeztu dituzte ICHOM 2019 konferentzian

By |2019-10-11T13:54:42+01:0031 May 2019|

Ekitaldi hau Rotterdamen izan da, 2019ko maiatzaren 2an eta 3an. ICHOM irabazi asmorik gabeko erakundea da; eta bere helburua mugimendu globala katalizatzea da, gaixoei ematen zaien arreta balioan oinarritutako arreta bihurtzeko. Eraldaketa hau hainbat modutan sustatzen da: informatutako erabakiak hartzea bultzatuz, laguntzaren kalitatea hobetuz eta kostuak murriztuz. Orain arte, erakundeak 30 herrialdetako 600 asistentzia sanitarioko [...]

C3-Cloud Europako proiektuaren seigarren batzar nagusia

By |2019-10-23T15:23:51+01:0028 May 2019|

2019ko maiatzaren 9an eta 10ean, Londresen, bildu ziren oraingoan proiektuko bazkide guztiak. Batzarrean, azken sei hilabeteetako lana aztertu da, datozen hilabeteetako zeregin nagusiak planifikatu, eta Europako Batzordearekin batera proiektuaren bigarren berrikuspen ofiziala prestatu. C3-Cloud proiektuaren helburu nagusia da gaixotasun anitzeko gaixo konplexuei zuzendutako arreta pertsonalizatuko planak garatzea. Frogetan oinarrituko diren plan horiek IKT erremintak baliatuko [...]

CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzak batzar nagusia egin du

By |2019-10-02T09:53:14+01:0023 May 2019|

Maiatzaren 14an eta 15ean, Budapesten, egin da batzar nagusia.  CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzak («Joint Action») 20 hilabete baino gehiago daramatza martxan, eta gaixotasun kronikoek dakarten kargari aurre egitea eta Europako osasun-sistemen jasangarritasuna eta erantzuna bermatzea du helburu nagusi gisa. 20 herrialdetako 42 onuradun daude ekimenean, eta, orain, halaber, Norvegia, Serbia eta Islandia. Kronikgune eta Osakidetza [...]