2019ko uztailaren 21etik 24ra, Gasteizen, Biltzar Nazionalaren laugarren edizioa izan da.

Nekane Murgak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, inauguratu du Biltzarra. Aurten, lehen aldiz, Prebentzio Psikologikoari buruzko Nazioarteko Sinposioarekin batera antolatu da (“International Symposium on Psychological Prevention”). Lau egunetan, 1.500 pertsona baino gehiago elkartu dira “Nada de lo psicológico nos es ajeno” (Arazo psikologikoak guztionak dira) goiburupean. Psikologia Sustatzeko eta Zientifikoki eta Profesionalki Garatzeko Espainiako Fundazioak (Psicofundación) eta Espainiako Psikologiaren Kontseilu Nagusiak (COP) antolatu dute, eta ezinbestekoa bihurtu da aditu, ikertzaile eta ikasleentzat. Programa zabala, askotarikoa, maila handikoa eta oso parte-hartzailea da, 1.000 jarduera baino gehiago biltzen baititu; besteak beste, hitzaldiak, sinposioak, mahai-inguruak, tailerrak eta “state of arts” direlakoak. Nagusiki, bakardadea, suizidioaren eta adikzioen prebentzioa, lehen mailako arretako psikologia, indarkeria matxista, adikzioak eta eskola-jazarpena aztertu dira, besteak beste.

Resiliencia en menores y adolescentes: vulnerabilidad, fortalezas e intervenciones comunitarias” (Erresilientzia adingabeengan eta nerabeengan: ahuleziak, indarrak eta esku-hartze komunitarioak) izeneko sinposioan, UPRIGHT proiektu europarra aurkeztu da. “UPRIGHT: Programa de entrenamiento en resiliencia en adolescentes” (UPRIGHT: nerabeak erresilientzian entrenatzeko programa) izenarekin ezagutarazi da azterlana, nagusiki osasun mentalean adituei. Osakidetzako adituek aukera bikaina izan dute programa aurkezteko, haren bidez ongizate mentala sustatuko baita, eta gaixotasun mentalak saihestuko, 12-14 urteko nerabeen erresilientzia-ahalmena areagotuz. Hitzaldian, UPRIGHT osatzen duten lau faseak azpimarratu dira:

1) Esku-hartzea elkarrekin sortzea (diseinatzea, ekoiztea eta pertsonalizatzea).

2) Erresilientziako esku-hartzea Europako bost eskualdetako eskoletan zabaltzea: Euskadi, Trento (Italia), Silesia Beherea (Polonia), Danimarka eta Reykjavik (Islandia).

3) Prozesuak eta emaitzak analisi kuantitatibo eta kualitatiboaren bidez ebaluatzea, baita modelizazio prediktiboko entseguak ere.

4) Ongizate mentaleko kultura positiboa aplikatzetik ikasitakoa etorkizuneko programetara transferitzea, programa europarrak, nazionalak edo eskualdekoak izan.

Sinposioari esker, esperientziak trukatu ahal izan dira nerabeen arteko erresilientziaren esparruan zuzenean lan egiten duten mahaiko beste profesional batzuekin.

Biltzarrean gertatu zenari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, egin klik esteka honetan: https://ehealthdonostia.com/

Joan haren webgune ofizialera, www.uprightproject.eu, edo jarraitu @Uprightproject1 txioko urratsei, UPRIGHT proiektuaren inguruko informazio eguneratua izateko.