Ugandako ikertzaile honen Kronikguneko egonaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Women for Africa Fundazioaren laguntza jaso du, “Bizkaia Koopera” eta “Ellas Investigan” programen bitartez. 

SAICO da, hain zuzen, gaixotasun anitzeko gaixoentzako arreta integratuko programen etengabeko ebaluazioa eta hobekuntza aztertzeko puntuazio-taula, 2019ko martxoaz geroztik Agnes Nakakawak Kronikgunen burututako proiektua. Enpresaren Arkitekturak, Soft Systems Methodology (SSM) sistemen metodologiak eta puntuazio orekatuko azterketek Gaixotasun anitzeko gaixoen arreta integratuaren inplementazioa eta kudeaketan (IMM ingelesez) nola lagun dezaketen aztertzea hartzen du, besteak beste. Proiektuari bukaera Ugandan emango zaio, 2019ko urrian, aurreikusita dagoenez.

Helburu nagusia arreta programak gaitzea da, IMM barneratzeko gaitasun hori etengabe ebaluatu eta hobetzeko. SAICO proiektuaren xedea programari hurrengoa lortzen laguntzea da:

  • IMM barneratzeko gaitasuna lortzeko kontrol estrategikoko ekintzak identifikatu.
  • IMM barneratzeko gaitasunaren etengabeko autoebaluazioa edo berrikusketa egin eta hobetzeko feedback

SAICO gaixotasun anitzeko gaixoen kudeaketan eta arreta integratuan jardunbide egokienak eratzen dituzten elementuen zerrenda dakarren dimentsio anitzeko puntuazio-taula bat da. Hortaz, gaixotasun anitzeko gaixoen arreta integratua inplementatzeko eta kudeatzeko (IMM) erreferentziako mapa gisa uler dezakegu. IMMrako jardunbide egokien inguruko testuak aztertu dira eta aurkikuntzak Soft Systems Methodology delakoa (SSM) bitartez prozesatu. Enpresa arkitekturaren ikuspegitik abiatu zen negozio-informazio teknologiarekin (IT) lerrokatutako pentsaerari jarraitzeko. Azaldutako jardunbide egokiei lotutako elementuak IMMko hainbat alderdi teknologia digitalak baliatuz laburbiltzen dituen dimentsio anitzeko zerrendan sailkatu dira.

Egiaztatzeko zerrenda horren lehenengo zirriborroa egin ondoren, balioztatze-prozesuari ekin zaio. Itxurazko eta edukiaren balioa Osakidetzako hainbat ikertzailek eta osasuneko profesionalek aztertu duten, eta feed-back-etan oinarrituta zuzendu da egiaztatzeko zerrenda. Egun, balioztatze-prozesuaren beste fase bat dago martxan, zeinean Ugandako hainbat ikertzailek eta osasun profesionalek hartzen ari diren parte.

SAICO proiektutik espero den emaitza nagusia gaixotasun anitzeko gaixoak tratatzearen konplexutasuna eta heterogeneotasuna kudeatzeko orduan IMMaren ikuspegi holistikoa emango duen mekanismo koherentea izatea da. Gainera, Kronikgunek SAICO Euskadi mailan IMM inguruan barneratutako arreta programak etengabe ebaluatzeko eta hobetzeko lagungarri izango du.