Ekitaldi hau Rotterdamen izan da, 2019ko maiatzaren 2an eta 3an.

ICHOM irabazi asmorik gabeko erakundea da; eta bere helburua mugimendu globala katalizatzea da, gaixoei ematen zaien arreta balioan oinarritutako arreta bihurtzeko. Eraldaketa hau hainbat modutan sustatzen da: informatutako erabakiak hartzea bultzatuz, laguntzaren kalitatea hobetuz eta kostuak murriztuz. Orain arte, erakundeak 30 herrialdetako 600 asistentzia sanitarioko hornitzaile baino gehiagorekin lan egin du.

ICHOM 2019 Konferentzia balioan oinarritutako zaintzaren eremuan (“value based health care” ingelesez) lan egiten duten hornitzaileei, profesionalei, ikertzaileei eta industriari zuzendutako ekitaldia da. 70 hizlari eta 1.200 lagun baino gehiago bildu ditu. Bi egunetan zehar, gaixoan ardaztutako arretari buruzko esperientziak, ideiak eta praktika berritzaileak partekatu dira. Hizlariak maila altukoak izan dira, haien eskarmentua, ezagutza-maila eta komunikazio-ahalmena dela eta. Horri esker, debatea, eztabaida eta balioan oinarritutako medikuntzarekin lotutako ideia berritzaileak egon dira.

Posterrentzat erreserbatutako tokian, OsakidetzakKronikgunerekin lankidetzan – Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaixoei ematen zaien arreta balioan oinarritzeko erronkari aurre egiteko duen estrategia aurkeztu du. Izan ere, aukera bikaina izan da estrategiaren oinarrizko elementuak eta gaur egun duen inplementazio-maila azaltzeko. Estrategiak gaixoek eskainitako emaitzen neurketa (“Patient Reported Outcomes Measurement” ingelesez) eta arreta-prozesuen ebaluazioa barne hartzen du.

Osakidetzan balioan oinarritutako medikuntzaren inplementazioa errazten duten elementuak hauek dira:

  • Arreta Integratuko 13 Erakunde (ESI)
  • Laguntzarako hainbat zentro eta mailen artean partekatutako informazio klinikoaren sistema bateratua (Osabide Global) eta preskripzio sistema komuna, Presbide.
  • IKT tresnak (Informazioren eta Komunikazioaren Teknologiak), profesionalen arteko eta gaixoen eta profesionalen arteko komunikazioa sustatzen dutenak.
  • Prozesuak eta xehatutako emaitzak ebaluatzeko eredua, “zentinela adierazleekin”, (Kontratu Programa).
  • Kontabilitate analitikorako sistema, gaixoen ibilbide osoan zehar gastu totalak neurtzen dituena.

Azkenik, Osakidetzan egindako ICHOM estandarren inplementazioaren hainbat adibide aurkeztu dira. Estandarrei esker, gaixoek eskainitako emaitzak neur daitezke. Adibideek hainbat gaixotasunekoak izan dira: iktusa, prostatako minbizia, bularreko minbizia, birikako minbizia, digestio-aparatuaren hanturazko gaixotasuna, begi-lausoak eta palatinoaren haustura, besteak beste.