Donostiako Miramar Jauregia izan da kongresu horren edizio berriaren eszenatokia, 2019ko irailaren 12an eta 13an.

Osakidetzak eta UPV/EHUko Udako Ikastaroek antolatutako “Osasun digitala: aurrera egiteko erronkak” kongresuaren inaugurazioa Osasun sailburua den Nekane Murgak egin zuen. Kongresuaren gai nagusiak hauek izan dira: pertsonen arreta, datuen iraultza eta medikuntzaren irudiaren tratamenduaren aukera. Jorratu den beste gai bat eraldaketa digitala behar gisa eta aukera gisa izan da. Norabide berean lan egitearen garrantzia azpimarratu da. Izan ere, hori da balioan oinarritutako osasunerantz, eta osasun eraginkorrerantz eta jasangarrirantz abiatzeko modua.

Osasunaren arloko profesionalak, kudeatzaileak, enpresa teknologikoak, unibertsitatea, ikertzaileak eta gaixoak, aurten berriro ere, bildu dira partekatzeko, ikasteko eta gizartearentzako erabilgarriak izan daitezkeen proiektu berriak inspiratzeko balioko duten ezagutza-sareak sortzeko.

Komunikazioetarako erreserbatutako eremuan, Osakidetzak eta Kronikgunek C3-Cloud eta Scirocco Exchange proiektu europarrak aurkezteko aukera izan dute.

C3-Cloud (http://c3-cloud.eu) arreta integratuko eredua proposatzen duen proiektu berritzaile europarra da. Bere helburua gaixotasun anitzeko gaixoei ematen zaien arreta hobetzea da, arreta pertsonalizatuko planen bitartez. Osakidetzak proiektuan garatutako bi plataformak aurkeztu ditu: C3DP plataforma, gaixoaren historia kliniko elektronikoan integratuta dagoena eta diziplina anitzeko talde batek kudeatzen duena, eta Gaixoaren Ahalduntzerako plataforma, gaixoaren eta hau zaintzen dutenen parte hartzea sustatzen duena eta Osasun-karpetaren bidez sarbidea duena. Era berean, C3-Cloud eta Osakidetzaren sistemen arteko elkarreragintasuna aurkeztu da. Horren bidez, hainbat behar teknikori (informazioa elkar trukatzeko protokoloa), estrukturalei (formatuen itzulpena), semantikori (kontzeptuen eta haien kodeen arteko korrelazio-mapa) eta pribatutasunaren eta segurtasunaren arloko hainbat beharrei eman zaie erantzuna. Euskadi eskualde pilotu bat da, Warwickshire-ko hegoaldearekin batera (Erresuma batua) eta Jämtland Härjedalen eskualdearekin batera (Suedia), non parte-hartzaileek C3-Cloud sistemaren onargarritasuna, erabilgarritasuna, poztasuna eta erabilerraztasuna ebaluatuko duten.

Kronikgunek Scirocco Exchange proiektua aurkeztu du, eta baita proiektu horretan garatuko den Ezagutzen Kudeaketarako Nodo (NGC, gaztelaniaz) nodo bat. Nodo hau lehendik dauden baliabideak integratuko dituen tresna da; eta bere asmoa arreta integratuaren garapena sustatzea da (estrategiak, politikak, jardunbide egokiak, gidak, etab.). Helburua eskualdeen arreta integratuaren plangintza eta inplementazioa hobetzen laguntzea da, soluzio pertsonalizatuen diseinuaren bidez. Osasun-sistemen artean ezagutza modu eraginkorrean partekatzea ahalbidetuko du baita ere. Scirocco Exchange proiektuan parte hartzen duten eskualdeetako arreta integratuaren arloko adituek identifikatuko dituzte baliabideak. Halaber, arreta integratuari buruzko literaturaren berrikusketa egingo da. Nodoak bi prozesuetan hautemandako baliabide guztiak hartuko ditu eta sistema baten arreta integratua hobetzeko soluzio pertsonalizatuak diseinatuko ditu.

Ezagutu ezazu kongresuaren edukia esteka honetan klik eginez: https://ehealthdonostia.com/