Urriaren 23an eta 24an izan da, Kôsicen (Eslovakia).
SCIROCCO Exchange-ren helburua da osasun-agintariei eta gizarte-laguntzakoei beren osasun-sistemetan arreta integratua txertatzen eta ezagutarazten laguntzea. Europako bederatzi eskualdetako hamalau bazkidek osatzen dute haren partzuergoa (Alemania, Flandria, Euskadi, Eskozia, Eslovakia, Eslovenia, Vilnius, Polonia eta Puglia); tartean dira Kronikgune eta Osakidetza. Proiektuaren 32 hilabeteetan, eskualde bakoitzeko ebidentzian oinarrituta arreta integratua ezarri ahal izateko behar diren aktiboak bilatzen arituko da partzuergoa. Halaber, ezagutzen transferentzia pertsonalizatua egitea eta arreta integratuan hobekuntzak planifikatzea sustatuko da.
Proiektuaren lehenengo bileran, orain arte egindako lanak elkarri ezagutarazi ahal izan zaizkio. Pilotu bakoitzak arreta integratuaren heldutasuna autoebaluatzeko prozesuan lortutako emaitzak aurkeztu ditu. Halaber, zeregin horri esker, eskualde bakoitzeko diziplina anitzeko taldeek «SCIROCCO tresna» eguneratua erabiltzeari dagokionez izan duten esperientzia eta iritzia partekatu ahal izan dira. Kronikgune arduratu da Euskadiko osasun-sistema autoebaluatzeko esperientzia eta prozesu horren emaitzak azaltzeaz.
Horrez gain, Kronikgunek osasun-sistemetan arreta integratua ezartzeko zer baliabide eta aktibo dauden identifikatzeko lan-sortan egindako aurrerapenak azaldu ditu. Lan-sorta horrek hiru helburu nagusi ditu: aktiboak identifikatzea eta mapatzea, haiek Ezagutza Kudeatzeko Nodoan integra daitezen ahalbidetzea, eta eskualde bakoitzera modu pertsonalizatuan transferitu ahal izatea. Kronikgunek aktiboak bilatzeko eta bibliografia berrikusteko zehaztutako estrategia diseinatu du, eta aurrerantzean zer urrats egingo diren adostu du partzuergoarekin. Datozen hilabeteetan, eskualde bakoitzeko bi aditu aktiboak bilatzen hasiko dira, eta bibliografia berrikusteko lehenengo fasea amaituko da.
Aztertutako beste gaietako bat Ezagutza Kudeatzeko Nodoaren garapena izan da («Knowledge Management Hub – KMH»). Tresna horrek parte hartuko duten eskualdeen beharrizan espezifikoekin lotuko ditu arreta integratuko aktiboak, eta ezagutzaren transferentzia sustatuko du, Europako eskualdeen beharrizanetara egokituz. Tresnak zer funtzio eta egitura izango dituen adostu da, eta haren iraunkortasunerako estrategia zehazten hasi da.
Proiektua hobeto ezagutu nahi baduzu, joan webgune ofizialera hemen klik eginda: https://www.sciroccoexchange.com/