Azaroaren 18an ospatuko da xedetzat arreta integratuan zentratutako ekimenak abian jartzeko jakintza eta dauden esperientziak partekatzea duen II. edizio hau.
Osasun integratuko antolaketa-eredu hau, zeinetan Osakidetzak urteak daramatzan lanean, pertsonan oinarritutako biztanlerian zentratzen den ikuspegitik abiatzen da, osasun sisteman sarbidea errazteko laguntza-eremu desberdinetan parte hartzen duten agente guztien arteko koordinazioaren, kolaborazioaren eta integrazioaren bitartez. Antolaketan aldaketa hori egiteko, ezinbestekoak dira lidergo sendoa eta profesionalen arteko kolaborazio estua.
Arlo publikoko zein pribatuko profesionalen arteko topaketa, Arreta primariokoa, Ospitalekoa, Osasun Mentalekoa eta Arlo sozialekoa, “Lankidetzan ikasteko sarea sortzerantz egongo da zuzenduta”.
Jardunaldian Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak hartuko du parte, Jon Darpón, eta bera izango da, hain zuzen ere, hura inauguratuko duena. Ekitaldiari hasiera emateko, Marisa Merinok, OSI Tolosaldeako Gerentea, Ane Fullaondorekin batera, Kronikguneren I+G arloaren koordinatzailea, “Lankidetzaren bitartez gaitz anitzeko gaixoen erronkari aurre eginez: Europar proiektuen esperientzia”. Erronka, Carewell Europar Proiektuaren barruan sartzen dena eta xedetzat gaixo kroniko konplexuen egoera hobetzea den, osasun profesionalen koordinazioaren, eta gaixoei boterea ematearen eta monitorizazioaren bitartez.
Esan beharra dago Kronikgunek, Osakidetzarekin batera, europar Mastermind proiektua aurkeztuko duela “Depresioa duten gaixoen sareko terapia martxan jartzearen” inguruko komunikazio baten bitartez. Aukera aparta da diseinatu den sareko terapia depresio arina edo moderatua duten pertsonei depresio horri aurre egiteko estrategia berriak ikastea ahalbidetuko dien tresna azaltzeko.
Gainera, Europako beste proiektu batzuk, besteak beste, United for Health eta Pre-Start, zeinetan Kronikgunek eta Osakidetzak parte hartzen duten, poster bitartez erakutsiko dira.
Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetako OSIak komunikazioz, elkarrizketaz eta erakusketaz betetako ekitaldi hau hartuko du. Osakidetzak, osasun profesional, agente sozial eta Osakidetzaren zuzendarien talde guztiek arreta integratuaren garrantziaz jabetzea lortu nahi du,eta horretarako beharrezkoak diren antolaketa- eta kultura aldaketak zein diren azaldu nahi die.
Arreta Integratuko II. jardunaldiaren programa deskargatu nahi baduzu, sakatu hemen.