Bartzelonan burutuko da ICIC-aren hurrengo edizioa, “Mugimendua aldaketarako: jendearentzat zentratua eta Osasun Integralekoa eta Arreta Sozialekoa” leloarekin.
Kataluniako Generalitat-aren PIAISS-ek, Bartzelonako Clinic Ospitaleak (HCB), Forum ITESSS-ek eta TicSalut Fundazioak antolatuta, 2016ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean ospatuko da, eta Kronikgune bertan parte hartu nahi du gaur egun lantzen ari den europar proiektuak aurkezteko.
3 egun iraungo dituen kongresu horretan, ondorengo gaiak aztertuko dira besteak beste: arreta jarraitu baten bitartezko integrazioa: biztanleriaren osasuna hobetzea; Osasun Mentalaren desafioari nola egin aurre; Jendean zentratua eta Arreta bateratuaren aurrera-pausoak; Osasunean eta Arreta bateratuan gaitzea: Oztopoak kentzea, Adopzioa eta Adorea eman; eta Mobile eta Osasun Digitalaren eta Zaintza Soluzioen erabilera estrategikoa.
Hemendik aurrera, eta urriaren 30 arte, zabalik dago kongresuarekin lotutako gaiei buruzko abstract-ak bidaltzeko epea. Horrez gain, beste hauen inguruko abstract-ak ere bidal daitezke: praktika onen, proiektuen, politika-garapenen, ikerketa proiektuen, kontzeptuen eta teorien, ideia galduen eta aurkituen, eta gaien eztabaiden, sarekoak edo Workshop bidezkoak.
Kongresuaren antolatzaileentzat oso interesgarria litzateke konbentzioan gizarte laguntzan eta osasun publikoan lan egiten duten erakunde, elkarte eta parekoei leku bat egitea.
Onartuko diren abstract guztiak International Journal of Integrated Care delakoan argitaratuko dira, eta ahozko aurkezpen bidez, workshop edo erakusketan jarriko den poster moduan, batzorde zientifikoarentzat egokiena dena, aurkeztuko da.
Kongresuari buruz gehiago eta abstract-a nola bidali jakin nahi baduzu, sakatu hemen.