innovacion-sistema-vasco-salud-jornada-kronikguneEuskal Osasun Sisteman burutzen ari diren ikerketa eta berrikuntzako estrategiak aurkeztea da jardunaldi honen xedea.

Kudeaketa Aurreratuko Europako XXII Astea, zeinaren leloa “Kudeaketa Aurreratua erakunde aurreratuak lortzeko” den, urriaren 26 eta azaroaren 6 bitartean ospatuko da Euskadin. Era berean, urriaren 26 eta 30 bitartean, Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du kongresua eta, bertan, estrategien, bezeroen, pertsonen, berrikuntzaren eta gizartearen arloetan Kudeaketa Aurreratuaren inguruan eztabaidatuko da.

Urriaren 29an, Maria Aguirrek, Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendariak, aurkeztuko du “Hiritarron parte-hartzea eta esku-hartzea Kudeaketa Aurreratuan” gaiaren inguruko jardunaldia. Jardunaldiari hasiera emateko, Euskadiren I+G+b sanitarioko estrategiari buruzko hitzaldia eskainiko da. Bost proiektu estrategikoren arduradunek azalduko dute berrikuntzak nola aldatzen duen eta etengabe hobetzen duen euskal osasun sistema.

Hiritarron parte-hartzea eta esku-hartzea Kudeaketa Aurreratuan” jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak, BIOEF-ek, Osakidetzak eta Kronikgunek antolatutakoa, ondorengo hitzaldiak eskainiko dira:

  • Osasun sistema osoarentzat hiritarron partaidetza bultzatzeko proiektua.
  • Euskal Biobankua: ezinbesteko tresna ikerkuntzarako.
  • Kronik ON: gaixotasun anitzeko gaixoen arretarako boterea haiei ematea.
  • “Kudeaketa sistemetan berritzen: I+G+b arloaren kudeaketa integrala.
  • “Arlo soziosanitarioan berritzen.”

Kronikgunek Kronik On: gaixotasun anitzeko gaixoen arretarako boterea haiei ematea.” aurkeztuko du. Gaixoen eta zaintzaileen laguntzarekin egin den gaixoari boterea edo ahalmena emateko programa egituratua, erizaintzako profesionalen eskutik gauzatua.  Gaixo kroniko konplexuen arreta hobetzeko xedea duen Europako Carewell proiektuaren esparruan garatu da.

Doako jardunaldi honetan parte hartu nahi baduzu, eman izena hurrengo estekan: http://www.euskalit.net/semana/inscripciones.php?id=48

Horrez gain, Kudeaketa Aurreratuaren Europako XXI Astearen programa interaktiboa deskargatu nahi baduzu, sakatu hemen.