Biosistemak

About kronikgune

This author has not yet filled in any details.
So far kronikgune has created 1036 blog entries.

Kronikgune filiazio-gida berria: irizpide bateratuak egiletzaren sinaduran

By |2020-09-10T15:27:27+01:0010 September 2020|

Euskal Sistema Sanitarioak (ESS) egiletza-aipamena zein filiazio instituzionala bateratzeko beharrari heldu dio. Horretarako, jarraibide batzuk egin dira, eta Osasuneko sailburuordearen 2019ko martxoaren 5eko Ebazpenaren bidez onartu dira (apirilaren 16ko EHAA). Osasun Sailaren webgunean bertsio kontsolidatua kontsulta dezakezu. Jarraibideen xedea da irizpide berdinak aplikatzeko gidalerro batzuk eskaintzea, ESSko edozein erakundetan lan egiten duten egileen izenak eta [...]

Euskadiko arreta integratuaren autoebaluazioa

By |2021-02-10T15:43:56+01:009 September 2020|

Prozesua "SCIROCCO" tresnaren bidez gauzatu da, arreta integratua emateko eskualde baten prestaketa ebaluatzea ahalbidetzen duena. SCIROCCO Exchangek osasun-arloko eta gizarte-laguntzako agintariei laguntza eman nahi die osasun-sistemetan arreta integratua hartzeko eta eskalatzeko. Europako proiektuaren helburua eskualdeen arteko ezagutzen transferentzia pertsonalizatua eta osasun-sistemen arreta integratuaren hobekuntzen plangintza sustatzea da. Kronikgune Institutua eta Osakidetza Europako bederatzi eskualdetako hamalau [...]

ADLIFE proiektuak alerta goiztiarren sistema bat aplikatuko du gaixotasunaren bilakaera goiz detektatzeko

By |2020-09-03T08:13:09+01:002 September 2020|

Osasun egoeran edonolako kalteren baten adierazleren bat goiz detektatzea ezinbestekoa izan daiteke gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten gaixoengan gehienbat.  ADLIFE (“Integrated personalized care for patients with advanced chronic diseases to improve health and quality of life”) proiektua gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten gaixoek bizitza ahalik eta independenteena izateko, haien zaintzaileei laguntza emateko eta osasun sistema zein sistema [...]

Ongizate mentala sustatzea nerabeen erresilientzia areagotuz

By |2020-09-03T07:52:58+01:0017 August 2020|

UPRIGHT proiektuaren xedea nerabearen, haien senideen eta hezkuntza komunitatearen inguruan ongizate mentaleko kultura sortzea da.    Nerabezaroan, gazteek gaitasun eta estrategia anitz ikasteko aukera izaten dute, euren buruak, euren familiak, etorkizuna eta gizartea ulertzen lagunduko dietenak. Euren erresilientzia gaitasuna areagotuko dituzten eta haien bizitzaren parte gisa aplikatzen lagunduko dieten trebeziak ikasteak esperientzia txarrek eragindako estresari [...]

Europako Gatekeeper proiektuaren bigarren osoko biltzarra

By |2020-09-03T08:15:24+01:0028 July 2020|

Biltzarra maiatzaren 26an eta 27an egin da, online, COVID-19aren ondorioz europar herrialdeetan ezarritako desplazamendurako murrizketak direla eta.  Gatekeeper-ek plataforma irekia sortu nahi du, estandarretan oinarrituta, elkarrekiko eragingarria eta segurua irtenbide berritzaileak eta osasun digitaleko zerbitzu anitz eskaintzeko, gaixotasunen identifikazio goiztiarra identifikatu eta gaixotasunak hobeto tratatzeko. Helburua adin nagusikoei bizitza independentea eta osasuntsuagoa ziurtatzea da. Teknologia [...]

CARDIO 50 programaren ezarpena Young50 proiektuaren herrialde pilotuetan

By |2020-06-03T06:41:26+01:003 June 2020|

Lituaniak, Errumaniak eta Luxenburgok, proiektuko herrialde pilotuek, hainbat jardueratan parte hartu dute CARDIO 50 jardunbide egokia euren osasun sistemetan ezartzeko. Young50 proiektuaren esparruan, Italiako gaixotasun eta arrisku kardiobaskularren baheketa-eredua, CARDIO 50, Europako hiru herrialdetara transferituko da: Lituania, Errumania eta Luxenburgo. Helburua da jardunbide egoki hau abian jartzea, herrialde bakoitzari egokitu ondoren, hartara jardunbidearen iraunkortasuna eta [...]

YOUNG50 proiektu europarraren bigarren batzar nagusia

By |2020-05-15T10:19:14+01:0030 April 2020|

Bilbon egitekoa zen, baina, COVID-19ak Europa osoan joan-etorriak mugatzera behartu duenez, telekonferentzia bidez egin da, apirilaren 2an.  YOUNG50 proiektuak gaixotasun kardiobaskularren prebentzioa sustatu nahi du, eta 50 urtetik gorako biztanleriaren artean arrisku kardiobaskularra detektatu. Proiektuaren testuinguruan, CARDIO 50 baheketa-eredu italiarra Europako hiru herrialdetara (Lituania, Errumania eta Luxenburgo) eramateko lanean ari dira. CARDIO 50 proiektuaren bidez, [...]

Gatekeeper proiektu europarrak lehen tailer teknikoa egin du partzuergoko kideekin

By |2020-04-02T16:36:52+01:0030 March 2020|

Bilera otsailaren 26tik 28ra egin da, Milton Keynesen (Ingalaterra), eta online, COVID19k eragindako lekualdatze-arazoak direla eta, bertaratu ezin izan diren kideentzat. Hainbat saio paralelotan egituratu da tailerra, eta plataformaren garapenarekin, pilotuen diseinuarekin eta Gatekeeper soluzioa merkatuari bultzatzearekin lotutako alderdiak eta gaiak landu dira. Gatekeeper-en helburu nagusia da irtenbide digitalak sortzea adineko pazienteetan diagnostiko goiztiarra egiteko [...]

Bilbok UPRIGHT proiektuaren laugarren osoko biltzarra jaso du

By |2020-03-16T12:10:08+01:0016 March 2020|

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-k (BEC) , Kronikguneren egoitzak, proiektuko bederatzi bazkideen arteko topaketa jaso du otsailaren 4an eta 5ean. Batzarrak balio izan du azken hilabeteotako lan eta mugarriak berrikusteko eta pilotu bakoitzak esku-hartzearekin bizitzen ari den esperientzia partekatzeko. UPRIGHT proiektuak («Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for [...]

Euskadi izango da Europako bederatzi herrialderen parte hartzea izango duen gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten adinekoen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko ADLIFE proiektu europarraren burua

By |2020-01-28T10:35:04+01:0028 January 2020|

Kronikgunek koordinatuko du lau urtetan zehar bederatzi Europako herrialdetako 11 kidek osatutako partzuergoa Proiektuari hasiera emateko bilera Bilbon burutu da, urtarrilaren 21ean eta 22an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren presentziarekin eta bederatzi herrialdetako 40 ikertzaile baino gehiagoren parte hartzearekin. Nekane Murgak Euskadik osasun ikerketaren arloan burutzen duen lana azpimarratu du, “adinekoen gaixotasunak ebaluatu eta goiz antzemateko [...]