Osasun egoeran edonolako kalteren baten adierazleren bat goiz detektatzea ezinbestekoa izan daiteke gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten gaixoengan gehienbat. 

ADLIFE (“Integrated personalized care for patients with advanced chronic diseases to improve health and quality of life”) proiektua gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten gaixoek bizitza ahalik eta independenteena izateko, haien zaintzaileei laguntza emateko eta osasun sistema zein sistema sozial jasangarriagoak sortzeko erronkei aurre egiteko xedearekin sortu da. Europar proiektu honen xedea nagusia gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten gaixoen bizi-kalitatea hobetzea eta haiei osasun arreta integratua, koordinatua, aurreratua eta pertsonalizatua ematea da. ADLIFE gaixotasun larri eta kronikoa duten eta euren funtzionalitateen eta gaitasunen murrizketaren ondorioz bizi itxaropenaren murrizketa potentziala izan duten 55 urtetik gorako pazienteei zuzenduta dago.

Proiektua, Europa mailan Kronikgune Institutuak koordinatua, arreta planak pertsonalizatzea erraztuko duen irtenbide berritzailea garatuko du, eta gaixoen behar eta lehentasun aldakorrei egokitze-erantzun goiztiarra emateko ahalmena hobetuko du. Garatuko den plataforman barneratutako erabaki klinikoak hartzeko laguntza zerbitzuek, tratamendua proposatzeaz gain, pazienteen sintoma eta behar aldakorrak zehatzago antzeman ahalko dira eta osasun arloko profesionalei zuzendutako alarmak ere sortuko dituzte. ADLIFEren xedea gaixoak bere osasunaren kudeaketan uneoro gehiago parte hartzea da.

ADLIFE irtenbide berritzaileak gaixoen osasun egoeraren hondatze adierazleen detekzio goiztiarrerako sistema bat izango du. Alerta goiztiarreko sistemak (“Early Warning System” ingelesez) gaixotasunaren deskonpentsaziorik edo aurrerapenik detektatuz gero, oharrak, alarmak eta jakinarazpenak bistaratuko ditu. Ondoren, plataformak neurri espezifikoak edo arreta esku-hartze dinamikoak eta pertsonalizatuak iradokiko ditu. Arreta taldeak eta gaixoak erabakiko dute haiek arreta planean haiek sartu ala ez. Hortaz, ADLIFEk garaiz jardutea ahalbidetuko du gaixoaren beharren bilakaeraren arabera, eredu prediktiboetan oinarrituta.

ADLIFEn inplementatutako detekzio goiztiarra, komorbilitaterako eta arriskuen eskalarako bateratutako gida klinikoetako gomendioekin batera eratuko dute erabaki klinikoak hartzen laguntzeko modulua. Erabaki klinikoari laguntzeko sistemek ADLIFE plataformaren bitartez sortu ahal izango diren arreta plan pertsonalizatuen elementu bereizlea eratuko dute, eta gaixoaren beharrei egokituko zaizkie uneoro.

Proiektua hobeto ezagutu nahi baduzu, joan haren webgune ofizialera: https://adlifeproject.com/