Biosistemak

About kronikgune

This author has not yet filled in any details.
So far kronikgune has created 1027 blog entries.

Kronikgunek CHRODIS plus ekintza bateratuak antolatutako online jardunaldian parte hartuko du.

By |2020-11-12T15:32:33+01:0012 November 2020|

Bilera azaroaren 19an izango da, 9: 00etatik 13:30era. CHRODIS PLUS ekintza bateratuak, Carlos III.a Osasun Institutua buru duen proiektu europarrak, 2020 honetan amaituko denak, online jardunaldi bat antolatu du Espainiako interes-taldeekin, proiektuaren esparruan lortutako emaitzak zabaltzeko. "Baldintza kronikoak dituzten pertsonen prebentzio-estrategiak eta bizi-kalitatea hobetuz" izenburupean, jardunaldi horretan parte hartuko dute estatu mailan CHRODIS plusaren garapenean [...]

Kronikgune JADECARE Ekintza Bateratuaren buru da Europan, Europako 17 herrialdetako 48 erakunderen parte-hartzearekin.

By |2020-11-06T15:04:34+01:005 November 2020|

Azaroaren 3tik 5era bitartean, JADECARE Ekintza Bateratua hasteko bilera telematikoki egin da. María Aguirrek, Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak, ongietorria eman zien ekitaldira bertaratu zirenei, Pilar Aparicio Osasun Ministerioko Osasun Publikoko zuzendari nagusiarekin eta Donata Meroni CHAFEAko Osasun eta Elikagaien Segurtasuneko Unitateko buruarekin batera. Ekitaldian Osasun Ministerioetako eta Europako erakundeetako 190 ordezkarik baino [...]

Kronikgunek, Biocruces Bizkaia eta Osakidetzarekin batera, “Etorkizunak sortzen, etxean hobeto zahartzeko” tailerra antolatu du, GATEKEEPER proiektuaren esparruan.

By |2021-02-03T15:46:16+01:003 November 2020|

Urriaren 8an online formatuko tailerra egin da, eta euskal osasun-ekosistemako 30 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute. Zahartze aktibo eta osasungarria zahartzaroan ongizatea lortzea ahalbidetuko duen gaitasun funtzionalaren maila garatzeko eta mantentzeko prozesua da. Gaitasun funtzionaltzat hartzen da bizi-une jakin batean bere buruarentzat garrantzitsutzat jotzen duena izatea eta egitea ahalbidetzen dioten pertsona baten gaitasunen multzoa. [...]

UPRIGHT proiektuak 5. batzar orokorra ospatu du

By |2021-03-01T15:29:53+01:0030 October 2020|

Urriaren 6an eta 7an, partzuergoko kide guztiak modu telematikoan bildu dira, COVID-19k ezarritako desplazamendu-murrizketak direla eta. Bosgarren bilerak azken hilabeteetan egindako jarduerak berrikusteko eta berehalako ekintzak identifikatu, eztabaidatu, adostu eta planifikatzeko balio izan du, Europako Batzordearekin UPRIGHT proiektuak hartutako konpromisoak betetzeko. Kronikgunek, Europa mailan proiektuaren koordinatzaileak, parte-hartzaileek egindako ahalegina nabarmendu eta eskertu nahi izan du, [...]

VIII. jardunaldia REDISSEC, 2020ko azaroaren 3tik 5era

By |2020-10-27T09:47:30+01:0027 October 2020|

Gaixotasun kronikoen osasun-zerbitzuei buruzko ikerketa-sareak (REDISSEC) konpromisoa hartzen du bikaintasuna garatzeko ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloetan, jardunbide eta erakunde onenei buruzko ebidentzia emateko, Espainian gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei emandako osasun-laguntzaren emaitzak hobetze aldera. Jardunaldiaren edizio berriak Covid-19ko osasun-zerbitzuen ikerketa izango du ardatz, osasun-zerbitzuen ikerketatik eta, batez ere, REDISSEC saretik osasun-esparruari zer eta nola egin dakiokeen [...]

Kronikgunek Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko XX. Biltzarrean parte hartzen du, ICIC2020.

By |2021-03-01T14:20:41+01:005 October 2020|

Irailaren 9, 16, 23 eta 30ean Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko III. Konferentzia egin da, online. Arreta Integratuari buruzko Europa mailako ospe handieneko Nazioarteko Kongresuaren edizio berriak 80 herrialdetako 1.000 ikertzaile, osasun-profesional eta zuzendaritza-talde baino gehiago bildu ditu. Gaikako lau egunetan zehar, zerbitzuen integrazioari buruzko esperientziak, proiektuak eta ebidentziak partekatu dira, hainbat ikuspegitatik. Lau ardatz tematiko [...]

Kronikgunek ADLIFE eta C3-Cloud proiektuak aurkeztu ditu “Osasun digitala: Coviden garaian” online kongresuan.

By |2021-03-17T13:19:39+01:0025 September 2020|

Irailaren 7tik 11ra egin da kongresuaren edizio berria, online eta aurrez aurreko bi modalitatetan, Donostiako Miramar Jauregian egokitutako aretoan, edukiera mugatuarekin. EHUk eta Osakidetzak antolatutako "Salud Digital: en tiempos de Covid" biltzarraren edizio berria COVID-19k markatutako agertoki batean kokatu da. Eraldaketa digitala izan da gai nagusia, herritarrei arreta hobea, seguruagoa eta eraginkorragoa emateko COVID garaian. [...]

Kronikgune filiazio-gida berria: irizpide bateratuak egiletzaren sinaduran

By |2020-09-10T15:27:27+01:0010 September 2020|

Euskal Sistema Sanitarioak (ESS) egiletza-aipamena zein filiazio instituzionala bateratzeko beharrari heldu dio. Horretarako, jarraibide batzuk egin dira, eta Osasuneko sailburuordearen 2019ko martxoaren 5eko Ebazpenaren bidez onartu dira (apirilaren 16ko EHAA). Osasun Sailaren webgunean bertsio kontsolidatua kontsulta dezakezu. Jarraibideen xedea da irizpide berdinak aplikatzeko gidalerro batzuk eskaintzea, ESSko edozein erakundetan lan egiten duten egileen izenak eta [...]

Euskadiko arreta integratuaren autoebaluazioa

By |2021-02-10T15:43:56+01:009 September 2020|

Prozesua "SCIROCCO" tresnaren bidez gauzatu da, arreta integratua emateko eskualde baten prestaketa ebaluatzea ahalbidetzen duena. SCIROCCO Exchangek osasun-arloko eta gizarte-laguntzako agintariei laguntza eman nahi die osasun-sistemetan arreta integratua hartzeko eta eskalatzeko. Europako proiektuaren helburua eskualdeen arteko ezagutzen transferentzia pertsonalizatua eta osasun-sistemen arreta integratuaren hobekuntzen plangintza sustatzea da. Kronikgune Institutua eta Osakidetza Europako bederatzi eskualdetako hamalau [...]

ADLIFE proiektuak alerta goiztiarren sistema bat aplikatuko du gaixotasunaren bilakaera goiz detektatzeko

By |2020-09-03T08:13:09+01:002 September 2020|

Osasun egoeran edonolako kalteren baten adierazleren bat goiz detektatzea ezinbestekoa izan daiteke gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten gaixoengan gehienbat.  ADLIFE (“Integrated personalized care for patients with advanced chronic diseases to improve health and quality of life”) proiektua gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten gaixoek bizitza ahalik eta independenteena izateko, haien zaintzaileei laguntza emateko eta osasun sistema zein sistema [...]