Euskal Sistema Sanitarioak (ESS) egiletza-aipamena zein filiazio instituzionala bateratzeko beharrari heldu dio. Horretarako, jarraibide batzuk egin dira, eta Osasuneko sailburuordearen 2019ko martxoaren 5eko Ebazpenaren bidez onartu dira (apirilaren 16ko EHAA). Osasun Sailaren webgunean bertsio kontsolidatua kontsulta dezakezu.

Jarraibideen xedea da irizpide berdinak aplikatzeko gidalerro batzuk eskaintzea, ESSko edozein erakundetan lan egiten duten egileen izenak eta filiazioak bateratu ahal izateko. Kontuan izan behar duzu jarraibideak betetzeak mesede egiten diola lan egiten duzun erakundeari, ikusgarritasuna ematen baitio.

Horregatik, lana errazteko eta, argitaratzen duzunean, zure sinadura eta filiazio instituzionala egoki jartzeko, Kronikgune Institututak gida labur hau prestatu du zenbait adibideekin:

Filiazio Instituzionalaren Gida

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gure erakundeko erreferentziazko pertsonarekin: Janire Flores (jflores@kronikgune.org)