Pasa den urriaren 18an eskualde koordinatzailea den Leicester-en burututako bileran, orain arte lortutako mugarriak aztertu ziren eta 2017ko abenduan proiektua amaitu baino lehen burutu beharreko ekintzak definitu ziren. 

Pre-StartPrevention Strategies for Adolescents at Risk of Diabetes” proiektuaren barrenean, 2. motako Diabetes Mellitus garatzeko arriskuarekin lotutako faktoreak dituzten (12-14 urte bitarteko) nerabeak antzemateko tresna batean eta biztanleria horren osasuna sustatzeko bi programaren diseinuan lan egin dute, bi ikuspuntutatik: pediatria eta eskola. Azterlan pilotua Europar Batasuneko bost herrialdetan garatu da: Grezia, Alemania, Ingalaterra, Portugal eta Espainia.

Topaketan zehar, proiektuko kideek pilotatzean garatutako programak eta datu-bilketaren egoera aurkeztu zituzten. Halaber, esku-hartzeetan antzemandako alderdi kritikoak aztertu ziren eta datozen hilabeteetan amaierako txostena prestatzeko burutu beharreko ekintzak definitu ziren.

Kronikgune eta Osakidetza Euskadiko ordezkari gisa aritu ziren eta eskualde-mailan 2015/2016 ikasturtean zehar burututako bi esku-hartzeetan lortutako emaitzak azaldu zituzten. Esku-hartze horietan parte hartu dute Osakidetzako hainbat erakundek(Tolosaldea ESI, Bidasoa ESI eta Donostialdea ESI) eta baita eskualdeko beste zenbait erakundek, esaterako, Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza, Irungo Berritzegunea eta Bidasoa eskualdeko udalak.

 

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen: Pre-Start proiektua