Azaroaren 23an Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian ospatu zen hainbat arloko profesionalen artean gero eta garrantzi handiagoa duen jardunaldi honen laugarren edizioa.
Praktika Onak (PO) eraginkorrak diren eta osasun sistemaren barruan edo beste inguruneetan transferi daitezkeen esku-hartze edo esperientziak dira. Euskadik garatutako POen kasuan, Osasun Sailak eta Osakidetzak zehaztutako ildo estrategikoei erantzun behar diete. Aurtengo leloa “Jardunbide onak batzuenak dira; horiek zabaltzeko lanak, denenak” izan da. Osakidetzaren mendeko hainbat erakundek arreta-bateratzearen eta kronikotasunaren inguruan, POak hedatzeko identifikatutako arrakasta-faktoreen inguruan abian dituzten esperientziak, hainbat gomendio eta ikasitakoa partekatu dute jardunaldian.
Eremu pribatuko zein publikoko profesionalak bildu ditu jardunaldiak, Erakunde Sanitario Integratuenak, Larrialdietakoak, Osasun Mentalekoak, Eremu Sozialekoak eta Ikerketa Zentroetakoak, besteak beste. Osakidetzako, Osasun Saileko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko kudeatzaileek hartu dute parte, zeinek oso betekizun garrantzitsua duten POak barneratzeko orduan.
Jardunaldian Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak hartu du parte, Jon Darpón, eta bera izan da, hain zuzen ere, hura inauguratu duena.
Edizio honetan, Kronikgunek C3-Cloud europar proiektuaren barruan garatzen ari diren lanak aurkeztu ditu. IKT erremintetan oinarrituta, gaixotasun anitzeko gaixoei zuzendutako arreta planak garatzeko xedea du ikerketak. Euskadi hiru eskualde pilotuetako bat da, Warwickshire Hegoaldea (Erresuma Batua) eta Jämtland Härjedal eskualdearekin batera (Suedia). “C3-CLOUD esku-hartzea Euskadin martxan jartzeko aurre-inplementazio prozesua” izeneko hitzaldian, egungo antolaketa-eredua aztertu eta Europako ikerketan lortu nahi den arreta eredua lortzeko beharrezkoak diren aldaketak identifikatzeko burutu den lana azaldu da. Era berean, pilotajearen aurreko inplementazioko prozesuaren ondorioz lortutako emaitzak, prozesuan identifikatutako kasu arrakastatsuak eta PO horiek behar bezala hedatzeko baldintza eta eskakizunak partekatu dira. Egun, Osakidetza, proiektuaren gainerako bazkideekin batera, C3-Cloud plataformak bukatzen dihardu lanean, zeinak eredu berria barneratzea ahalbidetuko duten honakoez gain: gaixoari buruzko informazio guztia biltzea, jardueren koordinazioa sustatzea, banakako planen garapena erraztea, erabaki klinikoak hartzen laguntzea eta gaixoaren/zaintzailearen partaidetza aktiboa sustatzea.
Jardunaldian gertatutako guztiaren berri jaso nahi baduzu, edo jardunaldian aurkeztu diren beste POak ezagutu nahi badituzu, sakatu hemen.