Euskadiren ordezkariak Bioef, bazkide gisa, eta Kronikgune dira, euskal sarearen beste hainbat agenteren artean.

ITHACA (InnovaTion in Health And Care for All) proiektuaren xedea da parte hartzen duten eskualdeek osasun sektorean eta arreta sanitarioan ikerketa adimentsuko esperientziak trukatzea. Xedea gizartearen zahartze aktiboa eta osasuntsua sustatzea da, eskualdeko politikak eta ekosistemak hobetuz (herri agintariak, industria, akademia eta gizartea), jakintza sortuz eta osasun eta arreta sanitarioko soluzio berritzaileak hedatuz.

Irailaren 12 eta 13an Danimarkako Zealand eskualdean egin zen bigaren topaketan, herrialde ostalariaren esperientziak aurkeztu dira, eta haien ebaluazioa egin dute hara hurbildu diren delegazioek, ingelesez “Peer Evaluation – EEPE” deritzona, hain zuzen ere.

Ekitaldiaren lehenengo egunean, bisitariek eskualde ostalariaren testuinguru politikoa eta ekosistemaren garapena ezagutu dituzte. Zealandeko “Living Lab” azpiegitura (aplikazioak, tresna analitikoak, teleosasuna, etab.) eta eskualdean barneratuta dauden berrikuntzen taldean sortzea, probak eta baliozkotzea hobeto ezagutzeko aukera aparta da. Horretarako, eskualdeak osasun eta arreta sanitarioko soluzio adimentsuen hainbat adibide aurkeztu ditu.

Bigarren egunean berrikuntza zikloa eta soluzio ez-berritzaileen merkatura eskalatzea azaldu da nagusiki. Zealandek merkatuko soluzio berritzaileen, erosketa publikoaren eta merkatuko kontsumitzaileen faseen inguruko eskualdeko jakintza eta esperientzia partekatu du.

Partzuergoaren bilkura bukatzeko, bertara hurbildu direnek anfitrioiekin partekatu dituzte hartu-emanean egindako ebaluazioaren euren ondorioak. Ebaluazioari esker, eskualdearen alderdi sendoak nabarmendu dira, eta baita ikasitakoa ere, eta partekatutako esperientziak aplikatzeko egin daitezkeen hobekuntzak iradoki dira.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen edota bisitatu bere web orrialdea: http://www.interregeurope.eu/ithaca/

Proiektua jarrai dezakezu Twitterreko @ITHACA_health kontuan