Izena: ITHACA

Izen osoa: InnovaTion in Health And Care for All

Proiektuaren deialdia: Interreg Europe Programa

Proiektuaren iraupena: 60 hilabete

Web orria: https://www.interregeurope.eu/ithaca/

Gizarte sareak:

Proiektuaren koordinazioa: Noord-Brabanteko probintzia (Holanda)

Deskribapena: Osasun eta arreta sanitario arloan berrikuntza adimenduaren inguruko esperientziak eta praktika onen hartu-emanak egingo dira, biztanleen zahartze aktibo eta osasuntsua bultzatzeko xedearekin. Proiektuaren xedea eskualdeen arteko politiketan egingo diren hobekuntzak sustatzea da, ekosistemari (herri agintariak, industria, hezkuntza eta gizartea) osasun eta arreta sanitario arloko irtenbide berritzaileen inguruko jakintza sortzen eta hedatzen laguntzeko, europar hiritarren onerako.

Proiektuaren helburuak:

  • Berrikuntza-zikloaren hasierarekin lotuta, eskualdeko politika eta ekosistemen ebaluaziorako tresna bat diseinatzea.
  • Ebidentzian eta lankidetza bitartezko diseinurako metodologietan oinarritutako politikak eta programak garatzeko eta hobetzeko esparru-estrategia sortzea.
  • Eskualderako bederatzi ekintza-plan diseinatzea eskualdeko politikarako tresnak barneratzeko.

Lortu nahi diren helburuak:

  • Berrikuntza eta ekosistemen inguruko politikak ebaluatzeko ITHACA tresna.
  • Eskualdeen arteko ikasketa.
  • Esparru estrategia politikak, programak eta inplementazio-metodoak garatzeko.
  • Bederatzi ekintza-plan eskualdeko politikak hobetzeko.

Kronikguneren betekizuna proiektuan: BIOEF da proiektuaren onuraduna Euskadin. Kronikgunek interes-talde gisa hartuko du parte proiektuan Euskadiko beste eragileekin batera. Horiek guztiek proiektuan zehar egingo diren ikasketa-jardueretan hartuko dute parte (workshops, study visits) eta BIOEFekin batera zehaztuko dute eskualdeko ekintza-plana berrikuntza zikloarekin lotutako politikak hobetzeko.

Osakidetzaren betekizuna proiektuan: Osakidetza eta Kronikgune proiektuaren interes-taldearen partaide dira, eta biek dituzte betekizun berberak.

Parte hartzen duten erakundeak: Stakeholderrak

  • Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Tecnalia
  • IK4
  • Mondragón Korporazioa (MCC)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)
  • Deustuko Unibertsitatea
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Kronikgune