AAATE kongresua, “The Association for the Advancement of Assistive Technology in Europe”- Laguntzarako Teknologien Europako Aurrerapenerako elkartea, hilaren 11 eta 15 bitartean ospatu da Sheffield-en, Londreseko iparraldean, Ingalaterra.

Aurten, pertsonen beharrei erantzuteko eta laguntzarako teknologia erabiltzeak ekar diezazkiekeen onurak ikusarazteko erronka orokorra izan du helburu kongresuak. EIP on AHA (https://ec.europa.eu/eip/ageing/home_en)programaren kudeatzaileek, osasun profesionalek, ikertzaileek, zuzendaritza-taldeek eta lankideei zuzendutako kongresuan (http://www.aaate2017.eu/), hainbat gai landu dira, besteak beste, dementzia, robotika zaintzan, diseinu unibertsala edo kirola, esaterako. Iraun dituen lau egunetan Europan barneratutako inplementazioarentzako, eskalagarritasunerako eta transferitzeko lagungarriak diren osasun eta laguntza sistema jasangarriagoetara hurbiltzen gaituzten esperientzia eta proiektuak partekatu dira.

Topaketa aukera aparta izan da SCIROCCO europar proiektuak Scirocco tresna ( “Scirocco Tool”) aurkezteko. Proiektu honen helburua arreta integratuko praktika onak europar eskualdeen artean partekatu eta transferitzea erraztuko duen tresna garatu eta balioztatzea da, zeinak eskualdeek praktika on horiek barneratzeko orduan duten heldutasunaren dimentsio anitzeko ebaluazioa egitea ahalbidetzen duen.

Irailaren 12an “Zaintza integratuak Europan. Zer behar da?” izeneko “workshop”-a antolatu da, “Lagundutako teknologia bitartez aldaketaren kudeaketa” saioaren barruan. Tailer horretan, egun arte “Scirocco Tool” tresnaren garapenari eta diseinuari lotutako ikasketak partekatu dira, eta hura Norrbottenen eta Euskadin inplementatzeari buruzko esperientzia ere aurkeztu da. Era berean, tresna hori erakundeen aldaketaren kudeaketarekin lotutako hobekuntza arloak hobetzeko arloak eta arrakasta-faktoreak ebaluatzeko baliagarria izan daitekeela erakutsi nahi izan da. Gerturatu direnekin tresnaren garapen, balioztatze eta proba faseak nolakoak izan diren azaltzeko aukera aparta.

Kronikgunek aurkeztu du tailer honetan Euskadiko Osasun Sisteman arreta bateratua barneratzeko heldutasun maila ebaluatzeko tresna horren inguruan Euskadiren esperientzia. Autoebaluazio prozesuan, eskualdeko osasun sistemaren arreta bateratuko hamar adituk hartu zuten parte. Sistemaren heldutasunari buruzko hausnarketaz gain, esperientzia honek egun hobetzen ari diren “Scirocco Tool” delakoan egin daitezkeen hobekuntzak detektatzen lagundu du.

Proiektua eta tresna hobeto ezagutzeko, sakatu hemen.