Hurrengo hileotan eskualdeen artean jakintza hartu-emanak egiteko hainbat jarduera aurreikusi dira.

TITTANen, Network for Technology, Innovation and Translation in Ageing, proiektuan parte hartzen duten zazpi eskualdeen arteko jakintza hartu-emanerako sarea ezarri da. Helburua, zahartze aktibo eta osasuntsuari lotuta, osasun sistemen kalitatea eta efizientzia hobetzea da. Hiru gai-arlo zehaztu dira proiektuan, osasun sistemaren berrikuntza teknologikoa kanpotik barrurantz (“Outside-in”) eta barrutik kanporantz (“Inside-out”) eta hiritarrak aktibatzea zahartze osasuntsua lortzeko.

Gaur arte, eta lehenengo bi arloen barruan, hainbat tailer antolatu dira eskualdeetan barneratutako berrikuntza-jakintza hartu-emana egiteko eta bisitaldiak aurreikusi dira bazkideen artean jakin-mina sortu duten arloetan sakontzeko. Antolatu diren jardueren artean, proiektuaren hainbat kidek eskualdean inplementatuta dagoen INNOSASUN programa hobeto ezagutzeko Euskadira egindako bisitaldia nabarmenduko dugu.

2017ko urritik aurrera, hirugarren gai-arloa hasiko da lantzen proiektuan.  Helburua, kasu honetan, hiritarrek Informazioko eta Komunikazioko Teknologia berriek (IKT) euren bizi-kalitatea hobetzeko dituzten erabilerei buruz gehiago jakitea da. IKTek euren eguneroko bizitzan duten garrantziaz jabetzea da azken xedea. Horretarako, hiritarrek berrikuntzen diseinuan parte hartzea oso garrantzitsua da (taldean diseinatzea).

Edinburgoko hirian, Eskozian, izango da arlo honen lehenengo tailerra, “workshop”-a. Hartan, Euskadik bere praktika onak aurkeztuko ditu Osakidetzaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Matia Fundazioaren eskutik.

Proiektuaren barruko hurrengo ekintzei buruz gehiago jakiteko, sartu haren webgunean: http://www.interregeurope.eu/tittan/

TITTAN proiektuaren LinkedIn kontua

TITTAN proiektuak bere finantziazioaren %85 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) eskutik lortu du, Interreg Europe Programaren bidez.