Scirocco

/Scirocco
Scirocco2018-07-25T13:27:04+00:00

Logo-scirocco-proyecto-europeo-kronikgune

IZENA: Scirocco

IZEN OSOA: Scaling Integrated Care in Context

 PROIEKTUAREN DEIALDIA: 3rd EU Health Programme

PROIEKTUAREN ZENBAKIA: 710033

WEB ORRIA: http://www.scirocco-project.eu

PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA: NHS24

proyecto-europeo-scirocco-kronikguneDESKRIBAPENA: SCIROCCO proiektuaren xedea arreta integratuaren praktika onen transferentzia Europako eskualdeetan zehar modu eskalatuan egitea errazteko baliozko tresna izatea da. Action Group B3 (EIP-AHA) delakoak Arreta Integralaren inguruan egindako lanean oinarrituta, “B3 Maturity Model” (B3-MM) eredua garatu eta balioztatzean datza, eskualdeei Praktika Onak behar bezala eskalatzeko sistema sanitarioek aurretik behar dituzten baldintzak ulertzeko tresna lagungarri gisa.

PROIEKTUAREN HELBURUAK:

  • Eskualdeen arteko informazio hartu-emana erraztea esku-hartzeak bizkorrago barneratu eta eskalatzeko orduan ikasitakoa partekatzeko.
  • Praktika onen eta arreta sanitarioko sistemen heldutasunaren dimentsio anitzeko eskakizunen ezagutza identifikatu, aztertu eta transferitzeko tresna baliozko eta hobetua eskaintzea.

LANAREN METODOLOGIA: Lan-sortatan banatua dago – 32 hiletan zehar

  • 1: Proiektuaren koordinazioa (1 hilea – 32 hilea)
  • 2: Sakabanatzea eta erabilera (1 hilea – 32 hilea)
  • 3: Ebaluazioa (1 hilea – 32 hilea)
  • 4: Heldutasun eskakizunak hautatutako Praktika Onetan (2 hilea – 9 hilea)
  • 5: B3 delakoaren heldutasun eredua (Maturity model) hobetzea. (4 hilea – 27 hilea)
  • 6: Autoebaluazioa (11 hilea – 17 hilea)
  • 7: Jakintza-transferentzia (17 hilea – 14 hilea)
  • 8: Ikasitakoa eta inplikazio-politika (6 hilea – 32 hilea)

proyecto-europeo-scirocco-kronikgune-pasos-buena-practicaLORTU NAHI DIREN HELBURUAK:

  • Praktika Onen (PO) ebaluazioa eta alderaketa (“benchmark”) hobetzea haiek bahetu eta arreta sanitarioko sistemetan zein barnera daitezkeen ikusteko.
  • Eskualde bateko arreta sanitarioko sistemaren heldutasun maila ebaluatzea arreta integratuko Praktika Onak barneratzeko.

EUSKADIREN ROLA: 

  • KRONIKGUNEREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Kronikgune liderra da “Praktika Onak baten heldutasun mailaren eskakizunen azterketa” izeneko 4 lan-sortan. Proiektuaren barruan, hauek izango dira bere betekizunak:
    • Europako bost eskualdetan eskalatu daitezkeen 30 praktika on identifikatzea eskala handian jartzeko bere bideragarritasunaren ebaluazioaren bitartez.
    • Hautatutako 15 Praktika Onen heldutasun-eskakizunak zehaztea Europako beste eskualdeetan barneratzeko.
  • OSAKIDETZAREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Euskal Osasun Sistemaren 6 Praktika Onetatik hautatzea behintzat, haien bideragarritasuna beste osasun sistematara eskalatu ahal izateko eta haien heldutasun-maila zein den ezagutzeko.

IKERTZAILEEN TALDEA:

  • Koordinatzailea: Jon Txarramendieta Suárez; Olatz Albaina Bacaicoa (2016ko Maiatza arte); Ane Fullaondo Zabala; Esteban de Manuel Keenoy.
  • Nagusia: Igor Zabala Rementería (IP); Miren Arritokieta Etxebarria Agirre; Enrique Barez Hernandez; Michelle Floyd Rebollo; Alejandra Gil Molet; Rosa María González Llinares; MariLuz Peña González; Iñaki Saralegui Reta. 

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK: (Praktika onak ESI hauetan identifikatu dira)

  • ESI Bilbo-Basurto
  • ESI Barrualde – Galdakao
  • ESI Araba
  • ESI Donostialdea
  • Santa Marinako Ospitalea

EUROPAKO PARTNERRAK: