Bisita hau, Europako Scirocco proiektuan barneratuta, irailaren 4an eta 5ean egin zen Glasgow eta Edinburgh hirietan.

2018ko azaroaren 20an bukatzen den Europako Scirocco proiektuaren (http://www.scirocco-project.eu/) helburua Europako zenbait eskualdetan arreta integratuaren Jardunbide Egokiak arrakastaz eskalatzea posible egingo duen tresna balioetsia eta probatua eskaintzea da (“Scirocco Tool”). Arreta integratutako soluzioak hartzeko, eskualde jakin bateko hobekuntzarako alorrak eta sendotasunak identifikatzea posible egiten duten 12 dimentsioek osatzen dute tresna hau.

Kronikgunek eta Osakidetzak Euskadi ordezkatzen dute proiektu honetan. Bi erakundeak tresnaren balioztatze eta proba prozesuan lan egiten ari dira, Europako beste lau eskualderekin batera: Eskozia (Erresuma Batua), Puglia (Italia), Olomuc (Txekiar Errepublika) eta Norrbotten (Suedia). Proiektuaren azken etapa honetan, Euskadi bi ikerketa-bisitetan parte hartzen ari da, “Scirocco Tool”-ek Europako eskualdeen arteko ezagutza trukea ze neurritaraino errazten duen aztertzeko. Eskoziarako bisitarekin, Euskadik gure eskualdeko arreta integratuaren hornikuntzan hirugarren sektoreak duen parte-hartzean sartzearen bideragarritasuna aztertu nahi du.

Horretarako, osasun (Osasun saila, BIOEF eta Osakidetza) eta gizarte (Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila) eremuko profesionalek osatutako delegazio batek Eskoziako arreta integratuaren hornikuntzan hirugarren sektoreak duen parte hartzea ezagutu ahal izan du. Helburu hori betetzeko, Euskadiko delegazioak zenbait boluntario elkarte bisitatzeko aukera izan zuen, hala nola, “G.R.A.C.E. – Group Recovery Aftercare Community Enterprise” eta “Carr Gomm”. Era berean, taldeak “SCVO-Scottish Council for Voluntary Organisations” eta “CCPS-Coalition of Care and support Providers in Scotland” elkarteak ezagutu zituen. Hauek Eskoziako boluntario erakundeen kudeaketaren arduradunak dira.

Bisitan, taldeak hirugarren sektoreak Eskozian dituen antolamendu-eredua eta esparru-legedia xehetasunez ezagutu zituen. “G.R.A.C.E.”-k eta “Carr Gomm”ek East Dunbartonshiren, Glasgoweko iparraldean, antolatzen dituzten jardueretako batzuk probatzeko aukera izan zuen ere bai.

Proiektu horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo horren fitxara (https://www.kronikgune.org/scirocco/) edo webgune ofizialera (http://www.scirocco-project.eu/).