Depresio arina edo moderatua duten 300 gaixok “Gainditu depresioa” zortzi saioko lineako terapia jarraitzea dago aurreikusita, gehienez 12 asteko epean.           

despliegue-mastermind-supera-tu-depresion“Gainditu depresioa” depresio arina edo moderatua duten pertsonentzat diseinatutako lineako terapia da, zeinaren helburua gaixotasuna gainditzeko estrategia berriak ikastea, jarrera aldatzea, pentsamoldea aldatzea eta, ondorioz, hura jarraitzen dutenen aldartea aldatzea den.  

Zortzi saio dinamiko eta atseginez osatutako terapia da, eta haren xedea da saioa eta haietako jarduerak burutzeko orduan gaixoak apatia ez izatea. Azalpen bideoa, deskarga daitezkeen dokumentuak (saioaren inguruko aurkezpena eta informazio gehiagoko dokumentua, esaterako) eta lineako jarduerak aurki daitezke saio bakoitzean. Jardueren bitartez, parte hartzen duten gaixoek hainbat gauza ikasten dituzte: erlaxatzeko teknikak, euren aldartea kontrolatzen, egunero etxean eta kanpoan jarduerak barneratzea, pertsona asertiboa izaten, harremanei eusten edo berriak sortzen, etab. Bi astetan zehar, gaixoek jarduera horiek praktikan doaz jartzen, haiek barneratu arte eta sendagileak edo erreferentziako espezialistak zuzendu edo gomendioak eman beharrik gabe.

Terapia osatzen duten saioak gaixoak berak kudeatzen ditu, eta erreferentziako profesionalek edo espezialistek gainbegiratzen dituzte. Azken horiek adierazten dute gaixoak burutzen dituen jarduerak ongi dauden ala ez. Gainbegiratze horren arabera egingo du aurrera gaixoak programan edo saioren edo jardueraren bat errepikatu beharko du.

MasterMind europar proiektuaren esku-hartzean hurrengo erakundeetako profesionalek hartzen dute parte: OSI Araba, OSI Ezkerraldea Enkarterri CrucesOSI Barrualde GaldakaoOSI Uribe, OSI Donostialdea, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea, Arabako Osasun Mentaleko Sarea eta Osasun Batzordea. 75 profesionalek baino gehiagok hartuko dute parte eta horiek guztiek jaso dute depresioa duten gaixoak tratatzeko lineako terapia kognitibo konduktualean (TCC) oinarritutako modalitate berriari, “Gainditu depresioa”, buruzko trebakuntza. Gainera, MasterMind proiektuari buruz eta esku-hartzerako zehaztuta dagoen ekintzen protokoloa azaldu zaie.

Ondorioz, “Gainditu depresioa” horrekin lortuko diren emaitzek terapia kognitibo konduktual berri bat martxan hartzen laguntzea espero da, euskal osasun sistema osoko depresioa duten gaixoentzat.

MasterMind proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.