Marisa Merino doktoreak, Tolosaldea OSIren Zuzendari Kudeatzailea eta Carewell proiektuaren Euskadi mailako ikertzaile nagusia, jaso du nazioarteko finalista saria “Berrikuntza potentziala” kategorian. 

carewell-premio-quality-innovation-of-the-year-2015

2016Ko urtarrilaren 27an, Tallinen (Estonia) banatu zituzten berrikuntzako Quality Innovation of the Year 2015 IX sariak, non Osakidetzak Carewell europar proiektuaren garapenak (Euskal Herriko beste 5 entitaterekin batera) urteko berrikuntza nazioarteko saria irabazteko hautagai bat zen, sei kategoriatan. Aurtengo edizioan 218 berrikuntza aurkeztu dira, horietatik 14k saria jaso dute, horien artean Carewell proiektuak, finalista 2015 Berrikuntza Potentziala kategorian hain zuzen ere.  

Marisa Merino doktorea, Osakidetzaren izenean eta Carewell europar proiektuak, Finlandiako Errepublikaren Presidenteak, Sr. Sauli Niinistö, sinatutako diploma jaso zuen Tallinen Espainiako enbaxadorea denaren eskutik.

Quality Innovation of the Year” sariak 2007an sortu ziren, eta helburutzat dute produktuak, teknologia edo antolaketa prozesu berritzaileen sorrera eta garapena bultzatzea. Honela, erakundeen eta parte hartzen duten herrialdeen (Finlandia, Suedia, Lituania, Letonia, Estonia, Hungaria, Israel, Txekiar Errepublika, Kazakhstan eta Euskadi EUSKALIT bitartez) lehiakortasuna areagotu nahi da.

Europa mailan Kronikgunek koordinatzen duen Carewell proiektuaren esparruan, gaixo kroniko konplexu eta patologia anitzekoei zuzendutako arreta integratuko eredu berri bat zehaztu, barneratu eta baliozkotu da. Ikerketaren helburua pertsona horien zein euren zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea da. Horretarako, esku-hartzeko bide berriak barneratu nahi dira, parte hartuko duten profesionalen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko. Gainera, ahalduntzeko metodo berriak aztertzeak eta gaixoen jarraipena egiteak garrantzia hartzen dute eta bide presentzialak eta informazio eta komunikazioko teknologiak (IKTak) erabili dira horretarako.

 Proiektuaren esku-hartzean hurrengo erakundeetako profesionalek hartzen dute parte: OSI Bilbao-Basurto, Hospital de Santa Marina, OSI Barrualde-Galdakao, OSI Ezkerraldea-Enkarterri Cruces, OSI Tolosaldea eta OSI Uribe, eta baita Osasun Batzordea ere.

Proiektua Osakidetzan garatzeak eta barneratzeak ekarri dio aintzatespena. 

Zorionak Carewell proiektuan lanean diharduzuen guztiei!