50 nerabe eta haien senideak sartu dira osasuna eta bizi-ohituren aldaketa sustatzeko programan. Oinarrizko hiru arlo landuko ditu programak: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala.  

pre-start-intervencion-individual-sesiones-educativas

Pre-Start Prevention Strategies for Adolescent at Risk of Diabetes– europar proiektuaren barruan garatu da aipaturiko programa, non Kronikgune, Osakidetzarekin batera,  kide gisa aritzen den. Esku-hartzea abian jartzeko, nerabeen artean 2 motako Diabetesaren garapen arriskua saihesteko bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko programa sortu da.

Osakidetzaren hiru erakundetan inplementatu da Pre-Start esku-hartzea: OSI Tolosaldea, OSI Bidasoa eta OSI Donostialdea. Lehenengo biak kontroleko talde funtzioa dute, beraz, azterlanerako hartutako gazteek Euskal Osasun Sistemak eskaintzen duen ohiko jarraipena jasoko dute. OSI Donostialdeak, aldiz, esku-hartzeko talde funtzioak beteko ditu, eta programa hori barneratu du gaixoen jarraipena egiteko. Ondorioz, OSI Donostialdeari dagozkion osasun zentroetan, ikerketa honetan parte hartuko duten pediatrek 2 motako Diabetesa garatzeko arriskuan dauden, gehiegizko pisua eta jarrera sedentarioa duten 50 nerabe hautatu dituzte.

Programa zortzi heziketa-saioz dago osatua, zeinak gaian adituak diren hainbat nutrizionistak emango dituzten. Oinarrizko hiru arlo landuko dira saio guztietan: elikadura, elikagaien-taldeak zein diren, elikagai motak, balantze energetikoa edo plater osasuntsua zer diren azalduz; eguneroko jarduera fisikoa – horretarako, hainbat joko eta jarduera antolatuko dira eguneroko saioan -; eta sorospen emozionala, euren buruengan konfiantza areagotzeko, taldeko kohesioa eta taldearenganako konfiantza sendotzeko jardueren bitartez.

Gainera, programan zehar hainbat arlo landuko dituzte nerabeek: elikadura osasuntsuaren printzipioak landu eta ikasiko dituzte, jarduera fisikoa nola areagotu, egoneko bizitza nola gutxiagotu, autokontrola nola hobetu, norberaren gorputzaren irudia nola hobetu, komunikatzen ikasi, arazoak konpontzen jakin eta asertibitatea nola landu, esaterako. Gai horiek guztiak lantzeko, teknika kognitibo-konduktualak eta psikodinamikoak erabiliko dira. Ikerketako nerabeen senideekin antolatutako saioei dagokienez, gai berberak landuko dira haiekin. Haien seme-alabek duten gehiegizko pisuaren inguruko arazoen, eta familia arloan bizimoduan aldaketak egitearen garrantziaren inguruan haiek kontzientziatzen saiatuko da.

Programa bukatutakoan, gogoratzeko saioak antolatuko dira programan ikasitakoa hobeto barneratzeko.

Ikerketa honek, eta programa hau abian jartzeak sortutako esku-hartzeak 2 motako Diabetesa garatzeko arriskua duten nerabeek eta haien senideek bizi-ohituretan aldaketak egitea dakarten ala ez ikusten lagunduko dute.

Sakatu hemen proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu.