ASSEHS proiektuaren barruan, estratifikazio teknikak baloratzeko erabil daitekeen tresna hau garatu da, zeinak, gainera, erabiltzen diren estratifikazio-eredu nagusiak alderatzen dituen.
“Appraisal Standard” tresnak osasun sistema bakoitzaren estratifikazio-eredu espezifikoei buruzko informazioa ematen du, arriskuen estratifikazio eredu desberdinak alderatzen ditu eta osasun sistema bakoitzarentzat egokiak diren ereduak zehazten laguntzen du. Tresna arduradun politikoei eta kudeatzaile sanitarioei dago zuzendua, arriskuen estratifikazioa europar osasun sistemetan barneratuko den baliabidea bihur dadin. Xedea da aplikazioa informazio-iturri eta erreferentzia bihurtzea, bai profesional sanitarioen artean bai arriskuen estratifikazioan interesatuta daudenen artean.
Aplikazioaren garapenak bi fase izan ditu: lehenengoan, arriskuen estratifikazioari buruzko literatura aztertu zen, hau da, “Scoping Review” delakoa burutu zen eta estratifikazio-ereduak ere hautatu ziren; bigarren fasean, aldiz, tresnaren informazio horretan oinarrituta garatu da aplikazioa.
Lehenengo fasean, literatura aztertu ondoren, arriskuaren estratifikazio-ereduak ebaluatzen eta baloratzen lagunduko dizuten dimentsioak hautatu ziren. Horretarako, estratifikazio-ereduaren aurreikuste-ahalmenaz gain, inplementaziorako eskakizunak eta adierazleak ere hartu ziren kontuan, osasun zerbitzuen informazio-sistemen espezifikazioak edo adierazle demografikoak, farmazeutikoak eta bestelakoak, esaterako. Gainera, ereduak zein biztanlerian aplikatu ziren hartu zen kontuan.
Bigarren fase honetan webgune atsegina sortu da, oso bisuala eta erabiltzaileei bilaketak hiru ikuspegi desberdinetik ahalbidetzen duten iragazkiak dituztenak erabiltzaileei ikertzen laguntzeko. Horrela, erabiltzaileek ikertu eta iragazkiak egin ditzakete arriskuen estratifikazioaren emaitzak, arriskuen estratifikazioa garatzeko zehaztutako adierazleak edo estratifikazioa inplementatu den osasun sistemaren ezaugarriak aintzat hartuta. Gainera, ebaluatutako estratifikazio-ereduen deskribapen xehatuetan sar daitezke literaturaren azterketan.
Ezagutu “Appraisal Standard” tresna, guztion eskura dagoen eta ASSEHS proiektuaren barruan landutakoa, hainbat sistema sanitarioren estratifikazio-ereduak baloratzeko aukera ematen duena. Sar zaitez webgune honetatik: www.assehs.eu.