2015eko azaroaren 26an, Madrilgo Osasuneko Eskola Nazionalak hirugarren urtez hartuko du ekitaldia, eta han aurkeztuko dira orain arte lortutako proiektuak eta emaitzak.
Espainiako gaixo kronikoei eskaintzen zaien arreta sanitarioaren emaitzak hobetzeko eratu da 8 erkidegoko 14 ikerketa taldek osatutako ikertzaileen sare hau. Taldeek Estatuko osasun sistemako sarean barneratuko diren politika, praktika eta antolaketa-eredu onenen garapenaren eta berrikuntzaren inguruan ikertzen dute.
Urteotan zehar, gaixotasun kronikoek asko kezkatu dituzte arduradun politikoak eta osasun arloko ikertzaileak; informazio gabezia hauteman dute, gaixo kronikoetan zentratutako eta barneratutako osasun sistemen kudeaketa eta antolaketa hobetu beharra dagoela ikusi baitute.
Ekitaldi honetan arlo sanitarioa planifikatzeko eta antolatzeko orduan ikerketa-proiektuak nola erabili eztabaidatuko da, eta ikertzaileek euren ideiak azaldu, osasun zerbitzuetan ikerkuntza erronka berriak planteatu eta etorkizunean jarraitu beharko dituzten estrategiak aztertu ahalko dituzte bertan.
José Maria Quintana López jaunaren eskutik, sarearen koordinazio zientifikoaren arduraduna eta Barrualde-Galdakao OSIaren ikerketa unitatearen burua, izango da inaugurazioa eta harrera. Horrez gain, Susana García Gutiérrezek, Barrualde-Galdakao OSIaren Ikerketa unitatearen buruak, Bularreko Minbiziaren inguruan Osasun Zerbitzuei buruz lantzen ari diren CaMISS proiektua aurkeztuko du.
Kronikgunek bi talde ditu REDISSEC sarearen barruan, bata Ikerketa Kooperatiboko Sare Tematikoa (RETIC), José Mª Quintanak koordinatua -OSI Barrualde-Galdakao Ikerketa unitatearen burua eta koordinazio zientifikoko arduraduna; eta, bigarrena, aldiz, Bilbao-Basurto OSIaren Antonio Escobar doktoreak koordinatua. Horrez gain, REDISSEC sarearen erakunde kudeatzailea da Kronikgune.
Hemen sakatu REDISSEC-en III jardunaldiari buruz gehiago jakin nahi baduzu: www.redissec.com