Abenduaren 9an eta 10ean, Bruselan ospatuko da Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloan Berrikuntzarako Europar Elkartearen (EIP-AHA ingelesez) urteko Konferentzia, “Europaren bitartez zahartze aktibo eta osasuntsuaren arloko berrikuntzari dagokionez, merkatuen azelerazioa nola hauteman” gaiaren ingurukoa.

conferencia-socios-eip-aha-kronikgune-osakidetzaGaur egun, EIP-AHA delako “Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloan Berrikuntzarako Europar Elkartea” bere garapenaren funtsezko etapan dago, eta hurrengo hileak oso garrantzitsuak izango dira, orain arte lortutako esfortzuen emaitza zehaztuko baitute. Bazkideen arteko konferentzia horren helburua, orain arte lortu diren helburuei buruzko elkarrizketa irekia sortzea da, non Elkartearen etorkizunari buruzko iritziak ere hartu eta emango diren. Horretarako, oso garrantzitsuak izango dira bai berrikuntza bai emaitza neurgarriak lortzea.

Europa mailan, zahartze aktibo eta osasuntsurako soluzio berritzaileak hedatu nahi dira, eskala handian. Horretarako, Europar Batzordeak hainbat ekimen jarri ditu martxan, EIP-AHAren estrategia areagotzeari lotuak; eta konferentziak eskala handian dauden aukera batzuen eragina eztabaidatzeko eta ahalik eta gehien areagotzeko bideak aztertu eta eztabaidatzeko balioko du. Gainera, europar eskualdeetako hainbat erakundek zahartze aktibo eta osasuntsurako soluzio berritzaileak inplementatzeko egindako lanak ezagutzera emango dira konferentzian.

Zentzu horretan, antolatzaileek Osakidetza eta Kronikgune antolatu dute abenduaren 10ean U4H europar proiektua aurkezteko “Elkarrekin lanean eragina areagotu eta neurtzeko” izeneko workshoparen barruan. Proiektu honi esker, Euskadi mailan telemedikuntzako soluzio berritzaileak hedatu dira bihotzeko gutxiegitasuna duten gaixoei arreta integratua eskaintzeko irtenbideen barruan. Hedapen horren helburua euren etxeetan gaixoak monitorizatuz haien zaintzen jarraitutasuna bermatzea da.

Konferentziari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu, sakatu hemen.

Ezagutu gehiago United4Health proiektuaren inguruan.