Berrikuntzako eta Herri Zerbitzuen Nazioko Kongresuak, CNIS sarien bitartez, Administrazioen eta Pertsonei zuzendutako Zerbitzu Publikoen Eraldaketa Digitalean ekarpen handiena egiten duten proiektuak saritzen ditu.
CareWell europar proiektuak, zeina Europa mailan Kronikgunek koordinatzen duen eta Osakidetza ere partaide duen, irabazi du “Europar Proiektu Berritzaileena” saria. Iragan martxoaren 3an, Osakidetzaren Zuzendari Orokorra den Jon Etxeberriak eta OSI Tolosaldearen Gerenteak, Marisa Merino, CareWellen izenean jaso zuten saria Madrilgo Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren Auditorioan ospatu zen VI Berrikuntzako eta Zerbitzu Publikoen Nazioko Kongresuan. Administrazio elektronikoari buruzko eztabaidagune horretan Herri Administrazioetako hainbat ordezkarik, sektoreko enpresa nagusietakoek eta gai horretako adituek hartu zuten parte.
CareWell proiektuaren barruan, gaixotasun anitzeko gaixoei Informazioko eta Komunikazioko Teknologien bitartez (IKTak) arreta integratua eskaintzeko eredua definitu da. Euskadin parte hartze handia izaten ari du proiektuak, Osakidetzaren hainbat erakunderen ekarpenak eta laguntza jaso duelako, besteak beste, OSI Tolosaldea, OSI Uribe, OSI Bilbo-Basurto, OSI Barrualde-Galdakao, OSI Araba eta Santa Marina Ospitalea, hain zuzen ere.
Barneratutako laguntza-bide berriak behar konplexuak dituzten gaixoei arreta integratua emateko xedea du, eta horretarako zaintza eta osasun arreta hobetzen du, hiru ildori jarraituta: profesionalen koordinazioa eta haien arteko komunikazioa; gaixoa ahalduntzea laguntza bere etxean eskaini eta bere buruaren zaintza eta kudeaketa ahalmena hobetzeko; eta, azkenik, IKTak errazteko tresna gisa erabiltzea.
Aipatu beharra dago CareWell proiektua Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lerro estrategikoen barruan sartzen da eta, are zehatzago, zahartzaroa, kronikotasuna eta mendekotasunaren erronkei aurre egiteko, eta baita osasun sistemaren iraunkortasuna eta gaixoen arreta, bizi-kalitatea eta osasun emaitzak hobetzeko berrikuntza gaitasuna ere.
Sari hau aurretik proiektu honek aurretik jasotako sariei batzen zaie, horien artean Euskadin irabazi zuen “Quality Innovation of the Year 2015” eta Tallinen, 2016ko urtarrilean, “Innovación Potencial 2015” sariaren nazioarteko finalista izan zen.
Proiektu berritzaile honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.