Abenduaren 14an eta 15ean Euskadik Almereko [Herbehereak] eta Silesia Behea [Polonia] eskualdeetako kideen bisita jaso zuen, zeinak Euskadin burutzen diren Praktika Onetako batzuk sakonean ezagutzea zuten helburu.
TITTAN (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network) Interreg Europe proiektuari esker antolatu da bisitaldia. Proiektua 2016an hasi zen, eta zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzek irtenbide berritzaileak garatuz osasun sistemen kalitatea hobetzeko xedea du. Orain arte, TITTANen barnean hainbat eskualderetan tailerrak eta bisitaldiak antolatu dira, proiektua osatzen duten eskualdeen artean jakintza hartu-emana eta Praktika Onak partekatzeko.
Euskadira egindako bisitaldia, Berrikuntza Teknologikoko bigarren gai-arloan (“Barrutik kanporantz”) eta Hiritarrak aktibatzeko hirugarren gai-arloan sartzen da. Bi bazkideek zuzenean ezagutu zuten Mondragon Fundazioa eta Matia Fundazioak barneratutako bi Praktika On. BIOEFek, Berrikuntza Ikerketa Osasuna Euskal Fundazioa, antolatutako bisitaldian Kronikgunek ere hartu zuen parte. Horrez gain, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Herbeheretako bazkideen artean ekimenen hartu-emana egiteko aukera izan zuten.
Bisitaldiaren lehenengo egunean, Almere hiriko kideak eta Silesia Behea eskualdekoak Mondragon Korporazioa ikustera joan ziren. Honek, M4FUTURE programa azaldu zuen. Profesionalen eta erakundeen arteko elkarreraginkortasunean, lankidetzan eta jakintzaren hartu-emanetan oinarritutako berrikuntza korporatiboko eredu berri bat da. Programa horren bitartez, berrikuntzan, sustapenean eta jakintzan barneratutako ekosistema bat garatu nahi da. Arratsaldean EHUra hurbildu ziren zahartze aktiboaren arloan garatu diren esperientziak trukatzeko. Almereko udalak (Herbehereak) “Senior Live Foundation” ekimena aurkeztu zuen, zeinaren helburua adin nagusikoei egungo teknologiak erabiltzen eta jarduera fisikoa egiten laguntzea den. Bestetik, adin nagusikoen artean jarduera fisiko bat barneratzeko xedea duen ikerketa proiektu bat azaldu zuen EHUk.
Bigarren egunean, Euskadi Lagunkoia Praktika Ona aztertu zen gehienbat, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak sustatua eta Matía Fundazioak kudeatua. Pertsona adinduen eta, oro har, hiritarren partaidetzarekin, adinduentzako ingurune lagungarriak eta bakoitzaren behar eta gaitasunei egokitutako lekuak lortu nahi dira.
TITTANen aurreikusitako hurrengo jarduerak zein diren jakin nahi baldin baduzu, sar zaitez bere web orrian: http://www.interregeurope.eu/tittan/