Kronikgune da proiektuaren koordinatzailea Europa mailan, eta Europako zazpi bazkidek osatzen duten partzuergoaren liderra izango da.

2018Ko urtarrilaren 17 eta 18an, Bilbon izan da UPRIGHT europar proiektu berriaren abiatze-proiektu batzarra (“Kick off meeting”). Europar Batzordearen Horizon 2020 programaren finantzazioarekin, 48 hile iraungo ditu ikerketak.

UPRIGHT, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers” proiektuaren xedea gazteen erresilientzia gaitasuna areagotuz buruko ongizatea sustatzea eta buruko gaixotasunak saihestea da. Erresilientzia lantzea pertsonentzat oso baliagarria izan daiteke egoera kaskarrei aurre egiteko gaitasuna hobetu eta buruko osasun positiboa izaten jarraitzen laguntzen duelako. Ikerketa 12 eta 14 urte bitarteko gazteei dago zuzendua, osasun mentaleko arazoak, jarrera arriskutsuak eta arrisku faktoreak izan ditzaketen biztanleei  hain zuzen ere. Zentzu horretan, ingurune horretan erresilientzia lantzeak arazoei aurre egiten eta buruko osasun positiboa lantzen laguntzen die.

Proiektuaren esparruan, nerabeei, familiei, hezkuntzako profesionalei eta ikastetxeei zuzendutako esku-hartze holistiko eraginkorra eta unibertsala barneratuko da. Europako bost eskualdek (Italiako Trentok, Danimarkak, Islandiako Reykjavik-eko eskualdeak, Poloniako Silesia Behea eta Euskadi) elkarrekin diseinatuko dute erresilientziaren inguruko programa bat azken erabiltzaileekin batera, eta haren eraginkortasuna neurtuko dute.

Programa honen helburua gazteek norbere buruarengan duten konfiantza eta funtzio kognitiboa sendotzea, arazoei aurre egiteko gaitasunak, sozio-emozionalak eta kontzientziazioa, eskola uztea murriztea eta familiaren, irakasleekin, ikasketa ingurunearekin eta komunitatearekin ongizatea hobetzea da. Gainera, UPRIGHTek buruko ongizate positiboa sustatzeko lagungarriak diren faktore espezifikoei buruzko ebidentzia zientifikoak aurkeztuko dira.

Kronikgunek Bruno Kessler Fundazioak (Italia), Silesiako Osasun Sailak (Polonia), Norvegiako Zientzia eta Teknologiako Unibertsitateak, Aarhus Unibertsitateak (Danimarka), Islandiako Osasun Zuzendaritzak eta Islandiako Haskoli Islands Unibertsitateak (Islandia) osatutako taldea koordinatuko du. Horrez gain, pilotu guztien emaitzak ebaluatzeaz arduratuko da.

Eskualde mailan, Kronikgunek Euskadin egingo den pilotajearen segimendua ere egingo du. Horretarako, Osakidetza eta hezkuntza arloetako profesionalek osatutako diziplina anitzeko talde baten laguntza izango du. Gainera, programa hori barneratzeko prozesua parte hartzen duten eskoletan zehaztuko du. Aurreikusita dago Vitoria-Gasteizko zazpi ikastetxetan parte hartzea (Miguel de Unamuno BHI, Los Herrán BHI, Francisco de Vitoria BHI, San Prudencio Eskola, Presentación de María Eskola, Samaniego IPI, Ikasbidea Durana IPI), horietatik lau esku-hartzeko talde gisa eta beste hirurak kontrol-talde gisa, 2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hurrengo esteka: https://www.kronikgune.org/upright/