Biosistemak

Kronikgune ADVANTAGE Baterako Ekintzaren amaierako hitzaldian izan da

By |2020-01-16T11:59:42+01:0013 December 2019|

Azaroaren 27an izan da ekitaldia, Bruselan. Hiru urtez, ADVANTAGE JA Baterako Ekintza (ingelesezko Joint Action) lanean aritu da esparru europar komun bat ezartzeko eta, haren bidez, hauskortasunaren erronkari aurre egiteko, adinekoen desgaitasunarekin erlazionatutako faktore nagusietako bat baita. Elkar ulertzeko esparru komun bat eraikita, ikuspegia berritu nahi da hauskortasun-egoeran geratzeko arriskuan dauden adinekoak kudeatzeko. Adinekoek desgaitasunik [...]

Kronikgunek Advantage proiektua aurkeztu du Osakidetzak antolatutako Adinekoentzako Arretari buruzko I. Jardunaldian

By |2019-06-26T09:00:44+01:0031 March 2019|

Martxoaren 14an izan da ekitaldia, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan.    Adinekoentzako Arretari buruzko I. Jardunaldiak lehen mailako arretako, osasun mentaleko, ospitaleko arretako, arlo soziosanitarioko eta osasun publikoko profesionalak eta osasun-arloko zuzendaritza-taldeak elkartu ditu. Lehenengo topaketa honek bi helburu izan ditu: (i) bertaratuak ohartaraztea zeinen garrantzitsua den adinekoek funtzio onak izatea; eta (ii) Adinekoentzako Arretarako Programa (PAM) [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintzak proiektuaren espainiar bazkideekin bigarren topaketa ospatu du

By |2018-07-11T08:36:03+01:0025 June 2018|

Egun Europak duen erronka serio eta handienetako bat zahartze demografikoa da. Zaharrek gero eta arrisku handiagoa dute hauskorrago bihurtzeko, eta baita zahartzeari lotutako desgaitasunen bat garatzeko ere, eta horrek eragina du haien bizi-kalitatean. Ildo horretatik sortu da, hain zuzen ere, ADVANTAGE JA (JA ingelesezko Joint Action-en siglengatik) Baterako Ekintza, zeinak EB 2014-2020 Hirugarren Osasun Programak [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintzak Europan hauskortasunaren prebentzioaren egoerari buruzko txostena argitaratu du 

By |2018-03-01T10:39:07+01:001 March 2018|

Txosten honen helburua hauskortasuna osasun publikoaren lehentasunetako bat dela nabarmentzea eta osasun sistemek hauskortasuna prebenitzea eta maneiatzea planifikatzeko informazioa eskaintzea da. Zahartze demografikoa Europar Batasunaren (EB) eta Estatu Kideen (EK) erronka nagusi eta lehentasunetako bat da. Adinduek hauskortasun eta desgaitasuna garatzeko arrisku handiagoa dute eta horrek eragina du gizarte ongizatean eta osasun sistemen jasangarritasunean. Testuinguru [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintza, adituen talde batekin bildu da hauskortasunaren inguruko azken berriak aztertzeko.

By |2017-10-17T11:45:13+01:0010 October 2017|

Irailaren 25 eta 26an izan zen ADVANTAGE Baterako Ekintzaren Aditu-Taldearekin egin den lehenengo bilera. Topaketa Menorcako Osasun Publikoko Udako Eskolaren egoitzan izan da, Llatzeret de Maó-n (Balear Uharteak). ADVANTAGE Europar Batasunaren 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruan kofinantzatutako proiektu bat da, eta haren xedea da europar esparru komun bat ezartzea biztanleriaren hauskortasunaren arazoari aurre egiteko. Ondorioz, [...]

ADVANTAGEk bere lehenengo jardunaldia antolatu du proiektua ezagutzera emateko eta hauskortasunaren inguruan eztabaidatzeko xedearekin

By |2017-07-11T09:10:56+01:0011 July 2017|

ADVANTAGE baterako ekintza, zeina 2017ko hasieran jarri zen abian, hauskortasuna prebenitzeko Europar Batasunaren 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruan dago kofinantzatuta. Proiektuak irauten dituen hiru urteetan zehar, Europako 22 estatu kideek, zeinen artean aurki ditzakegun Kronikgune eta Osakidetza Euskadiren ordezkari gisa, hauskortasunaren arazoari aurre egiteko europar esparru komuna ezarriko dute. Ikerketaren bitartez, zahartze aktibo eta osasuntsuari [...]