Txosten honen helburua hauskortasuna osasun publikoaren lehentasunetako bat dela nabarmentzea eta osasun sistemek hauskortasuna prebenitzea eta maneiatzea planifikatzeko informazioa eskaintzea da.
Zahartze demografikoa Europar Batasunaren (EB) eta Estatu Kideen (EK) erronka nagusi eta lehentasunetako bat da. Adinduek hauskortasun eta desgaitasuna garatzeko arrisku handiagoa dute eta horrek eragina du gizarte ongizatean eta osasun sistemen jasangarritasunean.
Testuinguru horretan, ADVANTAGE Baterako Ekintzak (Join Action ingelesez– JA), zeinak EB-ko 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruaren finantzazioa ere jasotzen duen, osasun sistemei hauskortasuna lantzen laguntzeko xedea du. Proiektuaren helburua hiritarren hauskortasun arazoari aurre egiteko Europan esparru komuna sortzea da. 22 estatu kidek eta 40 erakundek osatzen duten partzuergoa bete-betean dihardu aldaketa demografikoa eta, gaixotasun kronikoek, hauskortasunak, desgaitasunak eta adin nagusien ondorioz, gero eta eskaintza ugariagoak dituen laguntza sozial eta osasun laguntzak aztertzen.
Hauskortasunaren egoerari buruzko Txostena, ADVANTAGE JA-ren bazkideek egina eta aditu-talde batekin eztabaidatua, ebidentzia zientifikoak arlo horren inguruan egindako berrikusketaren emaitza da. Kontzeptu-esparru komuna garatzeko eta Europako osasun sistemei etorkizunean politika sozio-sanitarioen inguruko gomendioak eskaintzeko abiapuntua da.
Dokumentuak erantzunak ematen dizkio hauskortasuna bere osotasunean aztertzeko gako-galderei:
- Zer da hauskortasuna?
- Zergatik da osasun publikoko arazo bat?
- Zein lotura du gaixotasun kronikoekin?
- Nola prebeni daiteke hauskortasuna?
- Nola egokitu beharko lirateke osasun arreta sistemak eta sistema sozialak gaixo hauskorrak artatzeko?
Beraz, bildutako emaitza nagusiek EKen zein osasun sistema eta sistema sozialen heterogeneotasuna agerian uzten dute, eta baita EB mailan aldaketa demografikoko eta murrizketa ekonomikoen agertoki bat ere. Ondorio horiek lagungarri izango dira JAn parte hartuko duten Estatuen hauskortasunaren prebentzioa eta maneiatzeari zuzendutako erabaki politikoak hartzeko. Helburua Europako biztanleria adinduan desgaitasun maila murriztea da.
ADVANTAGE Ja-ri buruz gehiago jakin nahi baduzu eta txostena deskargatu nahi baduzu, sakatu hurrengo esteka:
- Webgunea: advantageja.eu
- Kronikguneren web-fitxa: https://www.kronikgune.org/advantage-proyecto/
- Twitter: @advantageJA
- Facebook: https://www.facebook.com/advantageJA/