Otsailaren 13 eta 14an, Trevison, Italia, ospatu zen tailerra.
CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzaren xedea (“Joint Action”), zeina 2017ko irailean jarri zen abian, gaixotasun kronikoek dakarten kargari erantzun bat eman eta Europa mailako osasun sistemen jasangarritasuna eta erantzuna bermatzea da. Horretarako, Europako 20 herrialdetako 42 onuradunek elkarrekin egingo dute lan ekimenak barneratzeko eta CHRODIS-PLUS ekintzaren emaitzak erabiltzen eta onartzen lagunduko duten bizipen edo edukiak sortzeko.
Kronikgune eta Osakidetza dira Euskadiren ordezkariak Baterako Ekintza honetan. 2017 eta 2020 bitartean, nazioko 14 politika eta Europako beste bi aztertuko dira. Gaixotasun kronikoei aurre egiteko osasun sistemak hobetzeko erabakiak hartzeko unean arduradunen kontzientziazioa areagotzea da xedea. Horrez gain, 22 esku-hartze berritzaile inplementatuko dira CHRODIS europar proiektuan abiarazitako hainbat politika, estrategia eta esperientziatan oinarrituta. Baita proiektuaren barruan diseinatutako “Gaixotze anitzaren arreta integratuko eredua” edo “Kalitate Irizpideen Gomendioak” emaitzetan, besteak beste.
Eskualde pilotuek lau zutabetan oinarritutako esku-hartzeak inplementatuko dituzte:
- Osasunaren eta arreta primarioaren sustapena gaixotasun kronikoen karga murrizteko.
- Gaixoen ahalduntzea.
- Funtzioen eta bizi-kalitatearen narriadura aztertzea gaixotasun kronikoen ondorio nagusi gisa.
- Osasun sistemen eta zahartzearen jasangarritasuna ikuspegi epidemiologikotik.
Kronikgune eta Osakidetza arduratuko dira CHRODIS-PLUS esku-hartzeak inplementatzeko estrategia komuna diseinatzeaz. Azken hileotan, eskualde pilotuetan esku-hartzeak ezartzea, barneratzea eta iraunkortasuna erraztuko duten metodo eta teknikak biltzen dituen gida egin dute bi erakundeok.
Trevison antolatutako tailerrak partzuergoko 70 kidetik gora bildu zituen, besteak beste, CHRODIS-PLUS pilotuen esku-hartzea barneratzeaz arduratzen diren pertsonak barne. Tailerraren xedea Kronikgunek aurkeztutako inplementazio estrategia komunean pilotuekin lan egitea zen eta baita ikerketa-kasu zehatzen bitartez proposatutako metodologia probatzea ere. Are zehatzago, inplementazio estrategia xehetasunez azaldu zen, proposatutako teknikak probatu ziren eta bertara hurbildu zirenekin lan egin zen haiek hobeto ezagutu zitzaten.
Taldetan banatu ziren bertara hurbildutakoak, CHRODIS-PLUS barruan inplementatuko diren gaien arabera, eta proposatutako tekniken egokitasunari buruzko iritziak partekatu zituzten. Era berean, aurkeztutako inplementazio estrategia hobetzeko proposamenak ekarri ziren.
Tailerrean lortutako emaitzak baliagarriak izango dira hurrengo asteetan kideen artean adostuko den inplementazio estrategia doitzeko. Estrategia itxitakoan, eskualde pilotuak 2018ko irailerako aurreikusita dagoen esku-hartzeen inplementazioaren aurreko fasea definitu eta hartan hasiko dira lanean.
Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitez webgune ofizialean: www.chrodis.eu edo sakatu hurrengo esteka: https://www.kronikgune.org/chrodis-plus-joint-action-kronikgune-basque-country/