Kronikgunek eta Osakidetzak elkarrekin egin dute lan Euskadin metodologia honen erabilerari buruzko proiektu honetara euren esperientzia ekarriz.
Metodologia kolaboratzailea, etengabeko hobekuntzako zikloetan oinarritutakoa (ingelesez PDSA-Plan, Do, Study, Act), osasun sistemek gero eta gehiago erabiltzen duten prozedura da. Metodo horren bitartez, diziplina anitzeko taldeak zuzentzen dira arreta programen eta ereduen hobekuntza-arloak hautemateko, soluzioen inguruko ideiak eta esperientziak hartu eta emateko, eta aldaketak barneratzeko. Gainera, taldeko kideen etengabeko ikasketa bultzatzen du, eta programa beste eskualdeetara eramateko egokitzen laguntzen du.
ACT@Scale proiektuaren helburua da arreta integratuaren eta telemonitorizazioaren alorretako praktika egokiak zabaltzea. Xedea da gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen, pertsona hauskorren edo gaixotasun mentalak dituzten pertsonen heriotza-tasa murriztea eta bizi-kalitatea hobetzea. 13 bazkidek osatutako partzuergoak, horien artean Kronikgune eta Osakidetza, proiektuaren hasieratik jarraitzen du metodologia kolaboratzailea Europako hainbat programaren hobekuntza-arloak hauteman, aztertu eta inplementatzeko.
Partzuergoak argitaratutako katalogoan proiektuaren bost eskualde pilotuek metodologia kolaboratzailean bizitako esperientzia azaltzen da. 2017ko urrian, ACT@Scalek Odensen (Danimarka) izandako Osasun eta Berrikuntzaren Astean (WHINN) aurkeztu ziren aipaturiko esperientziak. Beraz, Katalunia, Groningen, Eskozia, Hego Danimarka eta Euskadi eskualdeek ikasitakoa eta euren gomendioak erakutsiko dituzte euren programak eskalatzeko etengabeko hobekuntza zikloak erabili ondoren.
Bestetik, Euskadik bi korporazio-programaren hedapenean egindako analisia aurkeztuko du: bihotzeko gutxiegitasuneko gaixoen telemonitorizazio zerbitzua eta gaixotasun anitzeko gaixoentzat arreta integratuko bidea. Erakunde Sanitario Integratu guztietako (ESIak) kudeatzaileek eta osasun profesionalek eratutako diziplina anitzeko taldeek, Osasun Batzordeak eta Osakidetzaren Zerbitzu Orokorrak egindako lana. Bi programak Osakidetzako erakunde guztietara pixkanaka eramaten joatea espero da.
Euskadiren eta ACT@Scaleko beste eskualdeen tresna horren erabileran lana eta esperientzia ezagutu nahi baldin baduzu, deskarga ezazu katalogoa hurrengo esteka sakatuz:ACT@Scale eskualdeen praktika onen eskalatzeko esperientzien katalogoa