2018ko otsailaren 5 eta 7 bitartean, eskualde parte-hartzaileak Dresdenen (Alemania) bildu dira bosgarren tailerra eta bisitaldi berria egiteko.         

TITTAN partzuergoa osatzen duten zazpi bazkideek, Network for Technology, Innovation and Translation in Ageing, bosgarren tailerrean elkartu dira ezagutza berriak eta Praktika Onak elkarrekin partekatzeko. Topaketa hau “zahartze osasuntsurako hiritarren aktibazioa” lantzen duen gaiaren hirugarren atalaren barruan sartzen da. Topaketan, parte interesdunek, “stakeholderrek” eta bazkideek Informazio eta Komunikazioko Teknologia berrien (IKT) erabileraren bitartez hiritarrak aktibatzea bilatzen duten programak eta ekimenak aurkeztu dituzte. Horiek guztiak helburu komun batekin, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.

Sajoniako eskualdea (Alemania) izan da ekitaldi hau antolatzearen arduraduna. Hiru egunetan zehar, 13 Praktika On aurkeztu dira, zeinak Europako hainbat eskualdetan garatu eta barneratu diren. Euskadik ere hartu du parte topaketan, eta ezagutzera eman ditu Kronikgunek, Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnaliak eta IK4k garatutako praktika onak.   

Kronikgunek, Bidasoako tokiko osasun sarearen ordezkari gisa (Bidasoa ESI, Gipuzkoako eta Bidasoako Osasun Publikoaren Zuzendariordetza, Irun eta Hondarribiko Udalak eta Irungo Berritzegunea), “Bidasoatik Mundura” programa aurkeztu du. Programa hori, 2015-2016 ikasturtetik abian, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei dago zuzenduta. Ikastetxeetan ohitura osasuntsuak sustatzeko helburua du, bai jolasen bai jarduera fisikoa eta elikadura lantzen duten jardueren bitartez. Programaren hirugarren edizioa da hau, eta Irungo hiru ikastetxek hartuko dute parte oraingoan: Hirubide, La Salle eta Eguzkitza.

UPV/EHUk “Unibertsitate Osasuntsuak” ekimena aurkeztu du, zeina 2016az geroztik dabilen martxan. Nazio mailan, 40 unibertsitate baino gehiagotan inplementatutako programa honek unibertsitateko hiritarren artean osasuna eta ongizatea sustatzen du. Bestetik, Tecnaliak EQUIMETRIX tresna aurkeztu du, hezurren hauskortasuna hautematea eta prebenitzea ahalbidetzen duen gailua.

Topaketaren azken egunean, IK4, TECNALIA eta Bioef, zeinek jakin-mina ageri zuten C3-Saxony proiektuan, xehetasun gehiagoz ezagutu dute Sajoniako eskualdeko (Alemania) biozientzien eta mikroelektronikako eremuetako klusterrek osatutako lankidetzako talde hau. Europako funtsak jasoko dituen proiektu honen xedea enpresen arteko lankidetzaren eta sareen sorreraren bitartez soluzio berritzaileak garatzea da. C3-Saxony proiektuaren helburua egun gizarteak aurre egin behar dien desafioei erantzunak ematea eta hazkuntza ekonomikoa lortzea dira. Gaur arte, sektoreen arteko berrikuntzako 25 proiekturi eman zaie laguntza eta eskualdeko hainbat erakunderen artean politikak eta jakintza hartu-emanak eragin ditu.

Proiektuaren barruko hurrengo ekintzei buruz gehiago jakiteko, sartu haren webgunean: http://www.interregeurope.eu/tittan/

 

TITTAN proiektuak bere finantziazioaren %85 Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) eskutik lortu du, Interreg Europe Programaren bidez.