Martxoaren 14an izan da ekitaldia, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan.   

Adinekoentzako Arretari buruzko I. Jardunaldiak lehen mailako arretako, osasun mentaleko, ospitaleko arretako, arlo soziosanitarioko eta osasun publikoko profesionalak eta osasun-arloko zuzendaritza-taldeak elkartu ditu. Lehenengo topaketa honek bi helburu izan ditu: (i) bertaratuak ohartaraztea zeinen garrantzitsua den adinekoek funtzio onak izatea; eta (ii) Adinekoentzako Arretarako Programa (PAM) aurkeztea. PAM tresnak jarraibideak ematen ditu funtzio ona adinekoentzako arretarako ardatz bihurtzeko.

Aztertutako gaien harira, 2014-2020 aldirako EBren Hirugarren Osasun Programak finantzatzen duen Advantage JA Baterako Ekintzaren barruan (ingelesez, Joint Action) azken hilabeteetan egindako lana aurkeztu du Kronikgunek. Proiektu europarrak irizpide komun bat ezarri nahi du Europan hauskortasunari buruz.

Kronikguneren zuzendari Esteban de Manuel Keenoyk aurkeztu du Advantage JA Baterako Ekintzan bi txosten hauek egiteko erabilitako metodologia: Hauskortasunaren egoera eta Hauskortasunari buruzko plana.

Hauskortasunaren egoera txostenak laneko kontzeptu-esparru komuna zehaztu du, etorkizuneko hauskortasuna prebenitu eta maneiatzeko politika soziosanitarioen inguruko gomendioen oinarri izateko helburuarekin. Hauskortasuna prebenitzeko eta kudeatzeko benetan eraginkorra den horren inguruko proben ikuspegi orokorra eskaintzen du. Hauskortasuna bere osotasunean aztertzeko gako-galderei erantzuten die:

  • Zer da hauskortasuna?
  • Zergatik da osasun publikoko arazo bat?
  • Zein lotura du gaixotasun kronikoekin?
  • Nola prebeni daiteke hauskortasuna?
  • Nola egokitu beharko lirateke osasun arreta sistemak eta sistema sozialak gaixo hauskorrak artatzeko?

Bildutako emaitza nagusiek agerian uzten dute EKen nahiz sistema sanitario eta sozialen heterogeneotasuna, EB mailan aldaketa demografikoko eta murrizketa ekonomikoko agertoki batean.

Bestalde, Hauskortasunari buruzko planaren txostenak hauskortasunari aurre egiteko eredu europar komun bat izan nahi du. Partzuergoko 22 estatu kideetako hauskortasunaren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, bai estatu-mailakoa, bai eskualde-mailakoa. Dokumentuak prebentziorako gomendioak eta iradokizunak egiten ditu. Hauskortasunaren azterketa, diagnostikoa eta kudeaketa.

Webgunea: advantageja.eu

Kronikguneren web-fitxa: https://www.kronikgune.org/advantage-proyecto/

Twitter: @advantageJA

Facebook: https://www.facebook.com/advantageJA/