UPV-EHUren udako ikastaroen barruan irailaren 1ean eta 2an Donostiako Miramar Jauregian ospatuko diren udako ikastaroetako bat da.
Ikerketan diharduten profesionalei dago bereziki zuzenduta, beraz, bi egun horietan ikerketa prozesuaren eta ikerketaren eraginkortasunaren oinarrizko arauak aztertuko dira. Ikastaroaren lehenengo zatian ikerketan gertatzen diren hainbat jarrera okerri buruz hitz egingo da; ikerketarako bildutako subjektuen (gaixoak edo ez) babesa bermatzeko arauak: interes-gatazkak, finantzakoak edo bestelakoak; kudeaketa eraginkorra eta lortutako datuen etika.
Horrez gain, bigarren zatian baliabide gehienak nondik galtzen diren aztertuko da: ikerketako galdera ez-egokiak edo garrantzi gutxikoak; metodologia ez-egokia, datuen analisia barne; araudi ez-eraginkorra; ikerketan sortutako informaziora ezin iristea; ikerketa-txosten ez-osoak edo baliogabeak.
Hauek dira ikastaroarekin bete nahi diren helburuak:
- Ikerketan baliabideak zein mekanismoren bitartez galtzen diren identifikatu eta nola deskribatzea
- ‘Osotasun’ hitza definitzea ikerketa klinikoaren testuinguruan
- ‘TRUST’ tresna ezagutzera ematea ikerketa klinikoaren prozesua errazteko
- REWARD-REducing Waste And Rewarding Diligence in research kanpaina ezagutzera ematea
- Ikerketa eraginkorreko testuinguruan azken berriak aztertzea: ikerketa-lehentasunak zehaztea, ‘data sharing’.
Ikerketa jardueran trebatzeko eta sektoreko berrien inguruan gehiago jakiteko aukera. Aipatu beharra dago Osakidetzako, Bioefeko, Biocruceseko, Biodonostiako eta Kronikguneko langileek Osakidetzak emandako diru-laguntza jaso dezaketela.
Gehiago jakin nahi baduzu ikastaroari buruz, sakatu hemen: https://www.uik.eus/eu/conducta-responsable-y-eficiencia-en-investigacion-clinica