Europako ASSEHS proiektuaren barruan eta Euskadin hauteman diren hobekuntza arlo bakoitzari erantzuna emateko garatu den prestakuntza da. Osakidetako profesionalek estratifikazio tresnei buruz dakitena hobetu eta arreta sanitarioan hura erabiltzeko gai izatea da helburua.

ASSEHS europar proiektua da, zeinaren xedea estratifikaziorako tresnak aktibatzea eta haiek Europa mailako hainbat osasun zerbitzutan inplementatzearen emaitzak ebaluatzea den.

ASSEHS proiektuaren esparruan, hiritarregan  estratifikazio tresnak inplementatzeko oztopoak eta erraztasunak deskribatzeko helburuarekin, eztabaida-guneak eta erdi-egituratutako elkarrizketak egin ziren, gako-informatzaileekin, osasun profesional eta kudeatzaileak barne.

Euskadin, identifikatutako oztopoetako bat profesional klinikoek estratifikazioa zer zen eta haren erabilera praktikoa zein zen ez zekitela izan zen.

assehs-formacion-estratificacion-riesgo-osakidetza-proyecto-kronikguneBeraz, arriskuaren estratifikazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak profesional sanitarioen artean ezagutzera eman eta haren oinarrizko kontzeptuak azaltzeko helburuarekin “Estratificación del Riesgo. Una herramienta para responder mejor a las necesidades de salud de las personas y de la población” (Arriskuaren estratifikazioa. Pertsonen eta hiritarren osasun beharrei erantzun hobea emateko tresna) sareko trebakuntza diseinatu zen, Osakidetzaren Jakinsarea plataforma pilotuaren bitartez. Erizaintza eta medikuntzako 196 profesionalek egin zuten prestakuntza, arreta primariokoak zein Osakidetzaren mende dauden hainbat Erakunde Sanitariokoak.

Aipatu beharra dago prestakuntza-plataformatik egindako inkesta baten bitartez, prestakuntza egin zuten profesionalek arriskuaren estratifikazioko tresnaren erabilera-maila, haientzako erabilgarritasuna eta irizpide klinikoarekin bat egite maila neurtu zela. Internet bidezko prestakuntza baliabide erabilgarria eta arina dela ikusi da profesionalen ikuspegia eta iritziak biltzeko, eta oso baliagarria da esku-hartzeak, tresnak edo programak ebaluatu eta haien jarraipena egiteko eta haiek hobetu ahal izateko.

Nahiz eta proiektua azken txanpan sartu den, arriskuaren estratifikazioko prestakuntzaren bigarren bertsio bat aterako dela uste da. Profesionalek emandako iritzietan oinarrituta hobekuntzak egingo dira, eta beste erakunde sanitario batzuetako profesionalei ere emango zaie aukera.

Gehiago irakurri arriskuaren estratifikazioari eta ASSEHS proiektuari buruz hemen.