Berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboari eta osasungarriari osotasunean ekiteagatik kalifikazio maximoa eman dio europako batzordeak euskadiri

//Berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboari eta osasungarriari osotasunean ekiteagatik kalifikazio maximoa eman dio europako batzordeak euskadiri

Berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboari eta osasungarriari osotasunean ekiteagatik kalifikazio maximoa eman dio europako batzordeak euskadiri

Reference Site guneen 4 izar eman zaizkio, bikaintasun-ereduaren sari gisa.

pais-vasco-refernce-site-cuatro-estrellas-kronikguneEuropako Batzordeak Euskadiri Reference Site guneen kalifikazio maximoa –lau izar– eman dio, berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboari eta osasungarriari osotasunean ekiten lan eredugarria burutu duelako.  Programaren aurrerapausoa ebaluatzeko eta babesteko Europako Batzordeak burutu duen European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing programa europarraren Reference Site guneak berriro egiaztatu ondoren eman zaio kalifikazio hori.

Europako Batzordeak adierazi du, Euskadiren Reference Site guneek honakoa erakutsi dutela: ““Helize Laukoitzeko” eredu batean oinarrituta berrikuntzan aurrera egiteko estrategia integralak badaudela. Halaber, eredu horren barruan sartuta daudela industriako eta gizarte zibileko agenteak, agente akademikoak, eta eskualdeko zein tokiko gobernu-agintariak”. Era berean gaineratu du Reference Site guneko estatusa honako hauei ematen zaiela: “European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing (EIP on AHA) izenekoaren eta, bereziki, European Scaling Up Strategy for Innovation in Active and Healthy Ageing delakoaren helburu estrategikoekin bat etorri diren praktika berritzaileak garatzen, erabiltzen eta eskala-faktoreen kasuan bikaintasuna erakutsi dutenei.

European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing, EIP-AHA, ekimen pilotu bat da, eta helburu hauek ditu: 2020. urterako bizi-itxaropen osasungarria bi urtetan luzatzea eta Europaren lehiakortasuna hobetzea.  2013ko lehen edizioan, Euskadiri hiru izar eman zizkion Reference Site edo Erreferentzia Gune gisa. Edizio horretan emandako puntuazio maximoa lortu zuen.  Erreferentzia Guneak zahartze aktiboari eta osasungarriari ekiteko jardunbide egokiak erabiltzeagatik nabarmendutako eskualdeak edo hiriak dira.

Aurten, 2016an, Euskadik puntuazio maximoa –lau izar– lortu ditu. Horrek saria bikoitza izan dela adierazten du. Jon Darpon Osasun sailburuaren iritziz Euskadirentzako sari berri honek, “alde batetik, “bikaintasuneko eredu” gisa hobetu egin dela esan nahi du, beste erakunde eta administrazio batzuentzako erreferente bihurtuz, eta bestetik, beste Reference Site batzuekiko diferentzia erakusten du, zahartze aktiboari eta osasungarriari osotasunean ekiteko konpromisoa erakutsi duelako, jarduera berriak sartu dituelako eta, oro har, aurrerapausoak eman direlako”.

Erakunde askok –Osakidetza nukleo bezala eta Kronikotasuna Ikertzeko  Zentroa, Kronikgune, Euskadiren proposamenaren koordinatzaile bezala– parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko Reference Site gunearen buru Osasun Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila daude. Hain zuzen ere, koordinazio soziosanitarioa izan da sari hau eskuratzeko funtsezko elementuetako bat; lorpen horretan, Bizkaiko Gizartekintza Sailak eta Deustuko Unibertsitateak hartu dute parte.

Angel Toña sailburuak honakoa adierazi du: “Reference Site gisa puntuazio altuena lortu izanak azken urte hauetan egindako lana saritzen dela adierazten du. Lan horri esker, bikaintasunari dagokionean, Europaren abangoardian kokatu gara eta pertsona gure ekintzen erdian ipintzen duten politikak berresten dira.”  

74 hautagaitza saritu dituzten deialdi batean, lau izarrak eskuratu dituzten zortzi Reference Siteetako bat da Euskadi. Saria Bruselan banatuko dute abenduaren hasieran, European Summit on Innovation for Active and Healthy Ageing foroaren barruan egingo den ekitaldi ofizial batean.

2016-07-19T08:08:01+00:0019 Uztaila 2016|Kronikguneren albisteak|