Xedea esperientzia-truke sare bat sortzea da 7 europar eskualdeekin.tittan-logo-proyecto-europeo-kronikgune

Planak europar funtsetatik datozen ia 1,7 milioi eurotako aurrekontua du eta bi fasetan banatuta dago: lehenengoa diseinurako eta bigarrena inplementaziorako.

Osasun ezagutza agentziak (ACIS) koordinatuko du TITTAN (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network, Itzulpen, Berrikuntza eta Teknologia transferentzia zahartzen den sarean) proiektua. Honen xedea ezagutza-truke sare bat sortzea da 7 europar eskualdeekin teknologi-berrikuntza eta transferentzia sustatzeko osasungintza arloan. Proiektuak Interreg Europe Programaren finantzaketa du eta lehiaketa-deialdi batetan hautatu zen. Lehiaketa honetan 2.158 europar erakundek hartu zuten parte, 261 proiektu proposamenak aurkeztu zituztelarik.

Asmoa kideen artean praktika onak partekatzea da osasungintza sistemetan kanpotik datozen berrikuntzak sustatzeko, Erosketa Publiko Berritzailea-ren kasuan bezala. TITTAN-ek osasungintza sistemetatik gaixoarenganako teknologia transferentzia ere bultzatu nahi du. Gainera, hirugarren jarduera ildoa herritarrak zahartzearen eta osasunaren kudeaketan partaide bihurtzeari zuzenduta dago ohitura, prozedura eta teknologia berritzaileen bidez.

proyecto-europeo-tittan-interreg-kronikguneProiektuak europar funtsetatik datozen ia 1,7 milioi eurotako aurrekontua du eta bi fasetan banatuta dago. Lehengo faseak partzuergoko kideen arteko praktika onen trukea eta bakoitzaren ekintza plan baten diseinua jasotzen ditu eta 30 hilabeteko iraupena dauka; eta bigarren fasean lehenago garatutako planak inplementatuko dira, 24 hilabeteko epean.

Maiatzak 30ean izan zen lehengo bilera Amsterdameko Udaletxean eta horretan abiarazpena, koordinazioa eta planifikazioa zehaztu ziren. Datorren irailean Konpostelako Santiagon proiektuan zehar burutuko diren bost lantegietako lehenengoa ospatuko da. Ekitaldi honetan eskualde bakoitzean ezartzen ari diren praktika onak partekatuko dira, lehenengo tema-arloari dagozkionak: Osasungintza sistemetan kanpotik datozen praktika berritzaileen hartze eta garapena.

Partaideak: 

ACIS buruan duen partzuergoa Europan erreferentzia diren sei erakundek osatzen dute: BIOEF, Berrikuntza + ikerketa + osasunaren Eusko Fundazioa (Euskadikoa); Fondazione Regionale per la Ricerca Biomedica (FRRB, Lombardiakoa, Italia); Healthy Saxony (Saxonia-ko HS, Alemania); Digital Health & Care Institute (DHI, Eskoziakoa, Erresuma Batua); Lower Silesian Voivodeship Marshal Office (LSVMO, Silesia Baxukoa, Polonia) eta Amsterdam-eko Udaletxea (Herbehereak).