Egoera bakoitzean gaixo kronikoaren osasun esku-hartze onena eta egokiena hautatzean oinarritutako eta gaixoan zentratuta dagoen sistema garatzeko azterketak. Horretarako, gaixoaren beharrak eta lehentasunak, haien ingurumena eta Osasun Sistemaren beharrak hartzen dira eta une bakoitzean dauden baliabideak modu eraginkorrean eta erantzukizunez erabiltzen dira eta gaixoaren beharrak haren patologien ikuspegi bateratu batekin aztertzen dira.

Bertaratutako esku-hartzeen ordez urrutiko esku-hartzeak edo automatikoak egingo dira eta, posible denean, arreta maila egokituko da (larrientzako oheak, egonaldi luzeentzako oheak, etxean ospitaleratzea, adib.), errehabilitaziorako eta prebentziorako esku-hartzeak eta  beharrezkoa ez diren maiztasunak murriztea barne.

Horren emaitza esku-hartzeak osasunaren eta sistemaren behar eta lehentasunei sistematikoki egokitzea izango da. Ondorioz, behar dena baino intrusiboagoa edo garestiagoa den esku-hartzerik ez da erabiliko eta, gainera, esku-hartzeari buruzko erabakia gero eta gehiago zabalduko da profesionalaren eta gaixoaren artean.

Azpiprogramak:

  1. Teknologia berriak erabiltzea gaixotasun kronikoak tratatzeko.
  2. Esku-hartze eta tratamendu psikosozialak kronikotasunean.
  3. Sendagaien erabilera.
  4. Produktu eta teknologia berrien garapena.

Europear proiektuen zerrenda: 

Kronikguneren proiektuen zerrenda:  

4. Arreta Primariotik gaixo kronikoak edo patologia anitzak dituztenak urrutitik kontrolatzea (“TELBILBA proiektua”)

7. Diabetesaren eta arrisku kardiobaskularreko faktoreen inguruko ezagutza kudeatzeko plataforma elektronikoa: Frogetan oinarritutako praktika klinikoko hiru giden eguneratzetik abiatuta diseinua eta jarraipena egitea.

8. Lehenengo eta bigarren episodio psikotikoetan oinarrituta programa bat garatzen jarraitzea.

9. BGBK duten eta berriro ospitaleratzen diren gaixoen kontrola informazio teknologien bitartez: Jarduera fisikoaren garrantzia.

11. BGBK duten eta berriro ospitaleratu diren gaixoen kontrola informazio teknologien bitartez: Jarduera fisikoaren garrantzia.

19. Artrosian preskripzio farmakologikoa hobeto erabiltzeko GUNFT gida aplikatuz inbertsio teknologikoa burutzea.

21. Egonaldian zehar zain-barneko terapian aditua den erizainaren esku-hartzearen eragina, zainetan sartzeko gailuen emaitzak eta zain-barneko terapia luzeak dituzten gaixoen asebetetze-maila. 

24. Gaixo onkologikoak laguntzeko eOsasun sistemaren ebaluazioa. 

Joan Kronikguneren proiektuen zerrendara