logo-c3cloud-proyecto-europeo-kronikgune

IZENA: C3Cloud

IZEN OSOA: A Federated Collaborative Care & Cure Cloud Architecture for Addressing the Needs of Multi-morbidity and Managing Poly-pharmacy

PROIEKTUAREN DEIALDIA: Horizon2020, PHC-25-2015 “Advanced ICT systems and services for integrated care”

PROIEKTUAREN ZENBAKIA: 689181

WEB ORRIA: Konstrukzioan 

PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA: THE UNIVERSITY OF WARWICK, UK

DESKRIBAPENA: proyecto-europeo-c3cloud-kronikguneC3-Cloud proiektuaren xedea informazioa integratzea eta jarduerak koordinatzea ahalbidetzen duen ingurune bat sortzeko IKT plataformaren garapena da, hiritarrei erabakiak hartzen laguntze eta gaitz anitzeko gaixoen eta haien zaintzaileen arreta errazte aldera.

PROIEKTUAREN HELBURUAK: Hauek dira C3-Cloud proiektuan zehaztutako helburu nagusiak:

  • Gaitz anitzeko gaixoen zaintzarako banakako planak garatzea, ebidentzian oinarritutako gida klinikoen bateratze sistematiko eta erdiautomatiko baten bidartez.
  • Gaitz anitzeko gaixoei arreta integratuko plan pertsonalizatuen kudeaketarako Interneteko plataforma berritzaile bat garatzea, zeina diziplina anitzeko talde batek kudeatuko duen.
  • Erabaki klinikoak hartzen laguntzeko moduluak garatzea eta gidak bateratzea, arriskuak estratifikatzea, polifarmazia kudeatzea, helburuak zehaztea eta jarraipena egiteko arreta pertsonaleko planen gida klinikoak egin eta abian jartzea.
  • Gaixoa edota zaintzaileak ahalduntzeko plataforma
  • Arreta integratua ahalbidetuko lukeen elkarreragingarritasun teknikoko, semantikoko eta pribatutasun eta segurtasuneko erronkei irtenbidea emango liekeen softwarea garatzea.
  • C3Cloud programaren erabilgarritasuna hainbat ingurunetan demostratzea: ingurune klinikoak, teknologikoak eta antolaketakoak.
  • Arreta integratuko eta antolaketa-aldaketen kudeaketa eredu berriak garatzea IKT plataforma berrien bitartez.
  • Inpaktuaren ereduak egiten dituen tresna berritzailea eskala handian garatu eta balioztatzea.

LANAREN METODOLOGIA: 10 lan-sortatan banatua dago – proiektuaren 48 hileetan zehar

  • 1: Proiektuaren koordinazioa (1 hilea – 48 hilea)
  • 2: Sakabanatzea, ustiapena eta ustiapenarekin lotutako jarduerak (1 hilea – 48 hilea)
  • 3: C3-Cloud sistemaren arkitektura diseinatzea (1 hilea – 48 hilea)
  • 4: Arreta ibilbideen eta antolaketa-ereduen aldaketen garapena eta kudeaketa ( 1 hilea – 48 hilea)
  • 5: Gaixoa ahalduntzeko plataforma (5 hilea – 22 hilea)
  • 6: Elkarreragingarritasuna – Middleware (6 hilea – 18 hilea)
  • 7: Arreta eta zaintza koordinatuak emateko plataforma (5 hilea – 26 hilea)
  • 8: Aplikazioaren garapena eta pilotuetan barneratzea (1 hilea – 45 hilea)
  • 9: Inpaktuaren ebaluazioa eta balioztatzea (1 hilea – 48 hilea)
  • 10: Eskakizun etikoak (1 hilea – 48 hilea)

LORTU NAHI DIREN HELBURUAK:C3cloud-proyecto-europeo-kronikgune

  • “C3-Cloud” ikuspegi berria sortzea eta IKT azpiegitura garatzea arreta integratua emateko irtenbide gisa, hasieratik bukaerara.
  • Elkarreragingarritasuneko irtenbideak eta Europan arreta integratua erraztuko duten erabakiak hartzen laguntzeko moduluak garatzea.
  • C3-Cloud estrategia aplikatu eta balioztatzea osasun zerbitzu eta eskura dituzten azpiegitura desberdinak dituzten Europako 3 eskualdetan.
  • Gaitz anitzeko gaixoarentzat arreta-ibilbideak eta antolatzeko ereduak antolatzea, pilotuetan aplikatu ondorengo ebaluazio kualitatibo eta kuantitatiboetan oinarrituta.
  • Industrian erabiltzeko inpaktuaren ereduak egiten dituen tresna berritzailea eskala handian garatzea.

EUSKADIREN PAPERA PROIEKTUAN: 

  • KRONIKGUNEREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Kronikgunek, “Aplikazioa garatu eta pilotuetan inplementatzea” deritzon 8. lan-sortan liderra izateaz gain, arriskuaren estratifikazioan, arreta integratuko ibilbide berrietan, pilotuen diseinuan eta azken erabiltzailearen trebakuntzan ere hartzen du parte. 
  • OSAKIDETZAREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Osakidetza liderra da 4. Lan-sortan, “Arreta ibilbideen eta antolaketa ereduen garapen eta aldaketen kudeaketan”, alegia. Gainera, betekizun garrantzitsua du esperientzia klinikoan, erabakiak hartzen laguntzeko moduluetan eta pilotajean.

IKERTZAILEEN TALDEA:

  • Koordinatzailea: Lola Verdoy; Ane Fullaondo; Esteban de Manuel.
  • Nagusia: Nicolás González (IN); Antonio de Blas; Mikel Ogueta; Rafael Rotaeche; Arritxu Etxeberria; Iñaki Saralegui; Marian Cidoncha, Garrastatxu Landaluze; Amaia Saenz de Ormijana; Igor Zabala eta baieztatu gabe dauden parte-hartzaile berriak.
  • Ebaluazioa: Javier MaR

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK:

  • Osakidetza Zentralak
  • ESI Araba

PARTNERRAK: