IZENA: FI-STAR

IZEN OSOA: Future Internet Social and Technological Alignment Research.

DEIALDIA: FI.ICT-2011.1.8

PROIEKTUAREN HASIERA-DATA ETA BUKAERA-DATA: 2013ko apirilaren 1etik 2015eko urriaren 1era

PROIEKTUAREN WEBGUNE OFIZIALA: https://www.fi-star.eu/

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA: Esparru sendoa sortzea “software to data” paradigman oinarrituta. Sektore sanitarioaren inguruko industriaren beharrei erantzutea izango du xede, Hodei Publikoak erabiltzeko orduan datu pertsonalak babestea ezinbestekoa dela ulertuta.

FI-STAR proiektuan 7 aplikazio zabalduko dira eta pilotatuko dira Europako hainbat eskualdetan, eta 4 milioi pertsona baino gehiagora iritsiko dira. Esku-hartze horien bitartez, FI-WARE proiektuan sortutako bideratzaileetan oinarritutako plataformen kontzeptua baliozkotuko da, eta hodeiko informatikaren onurei etekina ateratzeko plataforma segurua eta sendoa duen software estandarizatu eta ziurtatua eskainiko dio komunitateari.

PROIEKTUAREN HELBURUA: Hodeiko informatikaren onurei etekina ateratzeko plataforma segurua eta sendoa duen software estandarizatu eta ziurtatua sortzea.

PROIEKTUAREN METODOLOGIA: Lan-sortatan banatua dago – proiektuaren 30 hileetan zehar.

  • 1: Eskakizunak.
  • 2: Hodeian zerbitzuak hornitzea.
  • 3: Hodeiko kontsumo-zerbitzuak.
  • 4: Aplikazioaren diseinua eta garapena.
  • 5: Aplikazioaren proba – BETA fasea.
  • 6: Aplikazioaren kalitatea eta balioztatzea.
  • 7: Komunitatea sortzea.
  • 8: Sakabanatzea eta komunikazioa.

LORTU NAHI DIREN HELBURUAK: 

  • Etorkizuneko interneti buruz dakiten dena zuzentzea eta jakintza hori transferitzen dela bermatzea.
  • Inplementazio efizienterako esparrua garatzea, software to data paradigma egi bihurtzeko.
  • Etorkizuneko interneten azken aplikazioak diseinatu eta eskatzea.
  • Estandarizazioa eta garapena burutzen eta betetzen laguntzea, haiek garatzea eta sustatzea.
  • Ekosistema iraunkor bat sortzea komunitatea abiarazi eta mantentzeko.
  • Konfiantza sortzea eta datu pertsonalak babestea bermatuko duen ingurunea proposatzea.
  • Nork bere burua aski izatea eta proiektuaren iraunkortasuna lortzea.
  • Emaitzak ebaluatzeko programa definitzea.

EUSKADIREN ROLA: 

  • KRONIKGUNEREN FUNTZIOA: Kronikgune proiektua tokiko mailan kudeatzeaz arduratzen da. Gainera, Osakidetzarekin batera, gaixoek pilotu fasean erabiliko duten online aplikazioa eta hartan sartuko diren edukiak garatzeaz arduratzen da.
  • OSAKIDETZAREN FUNTZIOA: Osakidetza, Kronikgunerekin batera, nahasmendu bipolarra duten gaixoentzat online aplikazio bat ari da garatzen. Osakidetzaren inguruan erabiliko da eta 25 gaixorekin egingo dira proba pilotuak.

IKERTZAILEEN TALDEA: 

  • Koordinazioa: Sara Ponce Márquez; Joana Mora Amengual; Esteban de Manuel Keenoy. 
  • Koordinazioa: Ana Mª Gonzalez Pinto (IP); Ángel Faria; Itxaso Gonzalez; Josu Llano; Sonia Ruiz de Azua. 
  • Kolaborazioa: Karim Haidar; Susana Iglesias; Irantzu Lago; Purificación López; Leire Ortiz de Elguea; Yolanda PérezIñaki Zorrilla. 

PARTE HARTUKO DUTEN OSAKIDETZAREN ZENTROAK: 

  • ESI Araba

EUROPAKO PARTNER-AK: