Ikerketaren barruan, Euskadi mailan, Osakidetzak, Kronikgunerekin eta Teknikerrekin batera, nahasmendu bipolarra duten gaixoak sareko aplikazio baten bitartez tratatzeko.
FI-STAR (Future Internet Social and Technological Alignment Research) FP7 programak finantzatutako proiektua, 2013ko apirilaren 1ean jarri zen martxan eta 30 hilabete iraun ditu. 43 bazkidek hartu dute parte proiektuan. Proiektuaren helburua “software to data” paradigman oinarrituta esparru sendoa sortzea izan da. Sektore sanitarioaren inguruko industriaren beharrei erantzutea izango du xede, Hodei Publikoak erabiltzeko orduan datu pertsonalak babestea ezinbestekoa dela ulertuta.
Proiektuaren ondorioz, zazpi aplikazio hedatu eta zuzendu dira parte hartu duten Europako 7 herrialdeetan (Polonia, Errumania, Italia, Ingalaterra, Alemania, Norvegia, Espainia). Esku-hartze horien helburua, FI-WARE proiektuan sortutako bideratzaileetan oinarritutako plataformen kontzeptua baliozkotzea izan da, eta hodeiko informatikaren onurei etekina ateratzeko plataforma segurua eta sendoa duen software estandarizatu eta ziurtatua eskaintzea komunitateari.
Euskadiren parte-hartzean, Osakidetzaren ingurunean nahasmendu bipolarra duten gaixoak tratatzeko aplikazio bat hedatzea da. Aplikazioa OSI HUA Arabak zuzendu du, Ana González Pinto doktorearen eskutik, proiektuaren eskualdeko Ikertzaile Nagusia.
Garatutako eta hedatutako aplikazioak nahasmendu bipolarra duten gaixoei laguntza eta jarraipena ematea eskaintzen du, eta psikohezkuntzaren, psikoterapiaren, osasun egoeraren monitorizazioaren (aldartea, lo-orduak, eskala klinikoak) eta tratamendu farmakologikora atzitzearen inguruko saioetan dago egituratua.
Proiekturako barneratu diren gaixoek 8 hezkuntza-saiotan dago banatuta. Saio bakoitzean deskarga daitezkeen fitxa informatiboen bidez eta fitxaren edukiak azaltzen dituen osasun arloko profesional baten bideo baten bidez hezten dira gaixoak. Osasun arloko profesionalak jarraipena egin ahal izateko, saio bakoitza bukatutakoan, gaixoak ulertu duena eta haren egoera zein den ebaluatzeko hainbat ariketa egin eta galdera batzuei erantzutea eskatuko zaio gaixoari.
Sakatu hemen proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu.
DEIALDIA: FI.ICT-2011.1.8