2016ko urtarrilaren 27an, Tallinen (Estonia) banatuko dira berrikuntzaren inguruko sariak, non Carewell europar proiektuak eta finalera heldu diren beste 5 euskal finalistak urteko berrikuntza-sariak irabazteko aukerak dituzten.
“Quality Innovation of the Year” sariak 2007an sortu ziren, Finlandian produktu, teknologia edo antolaketa-prozesu berriak sortzea eta garatzea sustatzeko bermearekin. Aukera aparta da entitatea eta proiektua nazioartean ezagutzera emateko eta onespena lortzeko. Lehiaketa honetan hainbat herrialdek hartu dute parte: Suedia, Lituania, Letonia, Estonia, Hungaria, Israel eta Euskadi, azken honek Euskaliten eskutik.
Abenduaren 9an, Euskalduna Jauregiak Euskadiko “Quality Innovation of the Year 2015″ sariak hartuko ditu. Maria Luisa Merino doktoreak, Tolosaldeako OSIaren Zuzendari-Gerentea eta proiektuaren ikertzaile nagusia, jasoko du Carewell-i emango dioten Euskadiko urteko “Berrikuntza potentzialaren” saria. Kronikgunek ere hartuko du parte ekitaldian, proiektuaren koordinatzaile gisa.
Ikerketa honen xedea gaixo kroniko konplexuei osasun arreta integraturako eredu berriak zehaztea, barneratzea eta balioztatzea da. Carewell-en atal berritzailea aipatu beharra dago, pertsonen zaintza hobetzeko helburua duena eta, horretarako, esku-hartzeko bide berriak barneratzen dituen. Parte hartzen duten profesional guztien arteko koordinazioa eta komunikazioa nabarmentzen dira arreta integratua lortzeko, eta baita gaixoei boterea emateko eta urrutitik kontrolatzeko (bertaratze-kanalen eta informazioko eta komunikazioko IKT teknologiak baliatuz) metodo berriak erabiltzea ere.
Aurten lehenengo aldiz hartuko du parte Euskalit-ek sari hauetan. Eskualde mailan entitateak eta proiektuak hautatzeko prozesura 23 hautagaitza aurkeztu ziren, sariek biltzen dituzten sei kategorietan 23 hautagaitza: ETEak, enpresa handiak, sektore publikoa eta irabazi asmorik gabekoa, sektore sozial eta sanitarioa, hezkuntza eta berrikuntza potentzialeko sektoreak. Aurkeztutako hautagaitza guztietatik, Carewell hautatu du Euskalit-eren Patronatuak eta Innobasquek osatutako adituen epaimahaiak Euskadi “Berrikuntza Potentziala” kategorian ordezkatzeko.
Zorionak proiektuan lanean diharduten guztiei eta zorte on!
“Quality Innovation of the Year 2015” sariei buruz gehiago ikasi nahi baldin baduzu, sakatu hemen: http://www.qualityinnovation.org/
Sakatu hemen Carewell-i buruz gehiago jakin nahi baduzu.
Proiektuaren deialdia: CIP-ICT Policy Support Programme 2013-7
Proiektuaren zenbakia: 620983