proyecto-europeo-pre-start-kronikgune-bidasoatik-mundura

12 eta 14 urte bitarteko nerabeen artean bizimodu osasuntsuko ohiturak jolas eta jarduerak baliatuta sustatzeko helburuarekin, abian jarri da “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka”, programa Pre-Start europar proiektuaren barruan, Bidasoako bigarren hezkuntzako 10 ikastetxetan.

Pre-Start europar proiektuak II motako Diabetesari (DMT2) lotutako arrisku-faktoreak identifikatzeko tresna identifikatzeko eta sortzeko helburua du, eta nerabeei zuzendutako osasuna sustatzeko programaren eraginkortasuna ebaluatzea ere, azken finean, jarduera fisikoa areagotu eta bizimodu osasuntsuko ohiturak sustatzeko

Esku hartzea eta programa 10 ikastetxetan jarri da abian, Bidasoako erkidegoko osasuneko tokiko sarearen barruan, eta erakunde hauek hartu dute parte: Gipuzkoako Osasun Publikoa, Osakidetza Bidasoa Osasun Erakunde Integratua, Berritzegune Irun (Hezkuntza Saila), Irungo eta Hondarribiako Udalak eta Kronikgune.

2015-2016 ikasturtean zehar, “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” programan parte hartuko duten ikasleek hiru alderdi landuko dituzte taldeka: jarduera fisikoa munduan zehar “bidaia irudikari” batean parte hartu eta herrialde bakoitzerako diseinatutako jarduerak burutzea; elikadura osasuntsua, hiru-hileko bakoitzean galdera-sorta bati erantzunez; eta sormena, hiru-hilekoan gertatu dena biltzen duen bideoa eginez.

Horrez gain, parte hartuko duten bi zentrotan, esku-hartzean parte hartuko duten ikasleek bi heziketa-tailer jasoko dituzte nutrizionisten eskutik, nutrizioaren eta elikadura osasuntsuaren ingurukoak. Era berean, ikasleek hiru galdera-sortari erantzun beharko diete nutrizioa, jarduera fisikoa eta egoneko bizitzaren inguruan, ikasturtearen hasieran zein ikasturtearen bukaeran. Horren guztiaren bitartez, hobeto ebaluatu ahalko da alderdi guztiak aztertzen dituen programa horren eraginkortasuna (hezkuntza tailerrak eta jarduera fisikoaren sustapena), nerabeak, epe luzean, bere bizimoduan aldaketak egiten joateko.

Komunitate zientifikoak eta laguntzazkoak teknologia berrietan oinarritutako esku-hartze berriak abian jartzeko duten interesa kontuan hartuta, www.bidasoatikmundura.eus orria jarri dugu martxan. Webgune interaktiboa, intuitiboa, erakargarria eta eguneratua, ikastetxeetan burutuko diren jarduerentzat tresna dinamizatzaile eta erreferentzia gisa baliagarria. Hartan, ikasleek burutu behar duten jarduerari buruzko informazioa jaso ahalko dute, elikadurari buruzko galderei erantzun, bideoak ikusi…

Nerabea eta haren familia ardatz dituen programa da. Bukatzeko, “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” programan parte hartuko duten Bidasoako eskualdeko ikastetxe guztientzat jaialdia antolatuko da.