Arreta Primarioko Espainiar Zuzendarien Elkarteak (SEDAP) Arreta primarioa: Norabidea zehaztuz” (“Atención Primaria: Marcando rumbo”) leloarekin ospatu du bere XVII. Kongresua Palma de Mallorcan. Kongresuaren helburua lanbidearen ikuspegi orokorra partekatu eta ematea zen, baina baita Arreta Primarioak eredu sanitarioan izan behar duen lidergoari buruz eztabaidatzea ere.

premio-proyecto-carewell-congreso-sedapTopaketan sektoreko 300 profesional elkartu dira, eta bertan, Kronikgunek Osakidetzarekin batera hartu dute parte euren proiektuetako biri buruzko hitzaldiaren bitartez: Carewell eta ASSEHS; gainera, Pre-Start proiektuari buruzko posterra ere erakutsi dute. “Gaixotasun anitzeko gaixoentzat arreta integratua Euskadin inplementatzea” Carewell europar proiektuaren komunikazioak, María Luisa Merinok aurkeztua, OSI Tolosaldearen Zuzendari-gerentea, kongresuaren ahozko komunikazio onenari saria irabazi du. Beste sari bat Carewell-entzat. Honen xedea, gaixo kroniko konplexuen arreta sanitario integraturako eredu berriak eta kostu aldetik eraginkorrak zehaztu, ebaluatu, inplementatu eta balioztatzea da, eta horretarako hainbat bide jorratuko dira: osasun profesionalen arteko koordinazioa hobetzea, etxean dagoen gaixoaren jarraipena egitea sustatzea eta gaixoen eta zaintzaileen gaixotasuna norbere buruak kudeatu ahal izatea sustatzea.

Esku-hartze horien bitartez, arretaren kalitatea eta eraginkortasuna areago daiteke, eta profesionalak zein gaixoak pozago egongo dira. Proiektuaren barruan, hezkuntza programa ere garatu da, Kronik ON Programa©, gaixotasunaren ezagutza eta kontrola areagotzeko hainbat saioz osatua. Horretarako, zaintzaileei/hezitzaileei emango zaien hezkuntza materiala prestatu da. Osakidetza webgunean ere egongo da eskuragarri, Osasun Eskola. atalean. Gainera, esku-hartutako gaixoak informazio guztia ikusi ahalko dute euren Osasun karpetan.

Pertsonen zaintza gaixoak gaitzeko metodo berrien bitartez berritu nahi duen proiektuada, zeinak presentziazko bideak eta presentziazkoak ez direnak erabiltzen dituen.

Zorionak proiektuan lanean diharduten guztiei!

Sakatu hemen proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu.

Proiektuaren deialdia: CIP-ICT Policy Support Programme 2013-7

Proiektuaren zenbakia: 620983