Mastermind europar proiektuaren helburu nagusia Internet bidez esku-hartze integratuaren barruan terapia kognitibo-konduktualeko programa bat hedatzea da.

Munduan 350 milioi pertsona inguruk dute depresioa. Estatistikek, aldiz, munduan tratamendu egokia % 50k inguruk bakarrik hartzen dutela diote. Baliabide eskasiak, buruko gaitzen estigmatisazioak, osasun mentaleko zerbitzuetarako sarbidean eta zerrendetan parekotasunik ez egoteak eragiten du hori gehienbat.

Horregatik, Mastermind europar proiektuak Internet bidezko terapia kognitibo-konduktualeko programa bat (TCC) hedatzeko asmoa du, arreta integratuko eredu batean oinarrituta, osasunean, kostu-eraginkortasunean eta gaixoaren pertzepzioan lortutako emaitzak aztertu eta esku-hartzeen prozesuan egon daitezkeen oztopoak eta laguntzak identifikatzeko. Internet bidezko TCC programa gaixoak berak hartu ahalko du, edozein une eta lekutan egin ahalko baitu, eta, gainera, espezialistek eta arreta primarioko sendagileek kontrolatuko dute, gaixoarekin bertaratze bidezko hitzarmen beharrik gabe.

Proiektua bi lan-eremutan bereiz dezakegu. Lehenengoa gaixoarekin eta Kronikgunerekin, Osakidetzabatera, hartu eta emateko beharrak kontuan hartuta irtenbide teknologikoa garatzean oinarritzen da. Azken honek 2015ean Euskadin abian jarriko den fase pilotuaren liderra da. Bi entitate horiek proiektuan parte hartzen ari diren beste eskualdeekin adostu dute, Servicio Aragonés de la Salud, Badalona Serveis  Assistencials eta Conselleria de Sanidade de Galicia, Interneten egongo den aplikazioan datozen eduki terapeutikoen garapena. Zamorako eskualdearen Intras Fundazioak europar proiektuaren kide ez bada ere, parte hartu nahi duela adierazi du, eta bazkide kolaboratzaile gisa sartzea adostu da Osakidetzaren eduki terapeutikoa informazio-sistema sanitarioetan barneratzean. Bigarren lan-arloak Europako hainbat eskualdeko esku-hartze integratua aztertuko du, 300 biztanleren bitartez.

Masterminden lortutako emaitzetatik sistema sanitarioek Interneteko terapia kognitibo-konduktuala barneratu ahal izateko beharrezkoa den ezagutza eta tresnak edukitzea espero da, depresioa duten gaixoentzako terapia mota berria, esaterako.

Proiektuaren deialdia: CIP-ICT Policy Support Programme 2013-7

Proiektuari buruz gehiago jakiteko, sar zaitez haren webgune ofizialean:  www.mastermind-project.eu